Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-07-X
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2024, poesia
2021, nobela
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1984, nobela
 

Berdin Jaures 142

Taloaren gostuaz alegeratzen ziren ahosabaiak

izarretan loak hartzeko gogoz

betetzeko zorian ginaudelarik.

euria ari zen astiro gaueko karrikak lainotuz

eta nostalgiaren artadiak

amodio kaxkarrez laztanduz.

geltoki auzoko ibai zabala minberatasunez edo

etsiturik zegoela genion

nehoiz itzuliko ez ginelako

berdin (blues).

 

alta iparla gailurra gure zain zegoen isilik

lasterrak beharko genituen

oraino saien sahetsera heltzeko.

txoriak ginen ainaren ahaideak kartzela hots

erreka lehorren lagun zahar

aditz trinkoaren menpeko.

iragana taloartean irensten genuen arratsean

auhenez suak zizkigun begiak

erretzen hatsa ere erreko

berdin (blues).

 

mendigorrietan xamangoa jan genukeen etxekoa

bailitzan amak egin salda

beroaren ondotik bezala.

telekomunikazio modernoaren gazteluko bideak

azaltzen zenizkigun gero par suite

d’encombrement votre appel...

bakezko eremuak bihurtu ziren trenak metroak

autobusak bakardade uhargiaren

gerizatzeko harpe ilunak.

 

han etzen eskasik maitia zu baizik eta haize

hegoa

berdin (blues).

 

w1991