Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-07-X
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2024, poesia
2021, nobela
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1984, nobela
 

Oragarre run

Zazpi auzo zabalik, eta lau eliza,

Hamasei bide luze, oihan eta larre:

Zeru urdinak gora, haurreko geriza

Gelditzen da umilki, ixil Oragarre.

 

Udako arrats batez, urrats min burua

Hatsa idorrik eta izerdi lasterrez

Emanik diot maite, noizbait ingurua

Bakar ihes ibiliz zedarri bazterrez.

 

Hilerri aitzinetik, pasatzean gero,

Urratu zait bihotza: hor arratsaldean

Oroitu naiz soroak zeinen ziren bero!

 

Baneukan erantzuna, betiko galdean:

Egundaino oinutsak daramazkit ero,

Orain edo sekula EZen lurraldean.

 

w1999