Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Biotz erdiketa
Gau ama lore egoak
biltzen ari da.
Bidean zear maite bi,
besoak korapiloan,
astiro doaz pausoan.
Oinatzak bide isila
esnatzen dute otsera.
Tra!... tra!... tra!... Iluna
deika biotzera.
Maite bi doaz bidean,
oinak alkarren parean,
izketa isil, begiak gandu,
odola irakinean.
Odei muiloak gainetik sapai,
izarri ez du Ilargiak zai.
Lau oin, bi ta bi,
neska-mutilen
arraun, lur joaz,
geldiro-geldiro dijoaz.
Amesik ez da bidean...
Urruti baten mojen kanpaia
asperenka da ilunpean.
Orduak orraztuak,
aurrera dijoa gaua,
bide alboak sasitzen.
Maite biak, asmotan bat,
tanto bi dira urrutira;
ipurtargiak bide ertzetik
ikutu die begira.
Besorik beso, eskurik esku,
maite biak geldi dira.
Buztinez labain dago
alboko zingira;
labainago da mutila
neskatxaren belarrira.
Goraxeago, aldapan geldi,
ostropea ilunago...
Arnas estu bi airean!...
Ingurua minez dago.
Biotz biren erditzeak,
zotin da urruma dario;
grina itsua etxeko dabil;
adimena, andik auzo.
Gero... Aldapan bera kezkati,
maite biak mutu datoz.
Neskatxa, txima luze, soineko
zimur, itsu dator malkoz.
w 1955