Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-03-7
Nemesio Etxaniz
1899, Azkoitia
1982, Donostia
 
 

Maitasunari gorroto

Ez adi gelditu gure atean.

Oakit aurrera. Zertarako aut,

Maitasun, biotz-eden, etxean?

Ordu onean jo dek nere atea!

Biotza zakarretara, ustelgai,

jaurti nian. Ez egon nere zain.

Pake lapur,

arpegi gozo, gibel txakur,

ematen dekan ezti-edena,

oinaze minagoa sortzearren

eskaini oi dek.

Erruki gabe isurtzen dakik

beazun eztena.

 

Ama bat eman idaken, argi uts.

Ni samintzeko, erio mende,

biurtu uan ezur eta auts.

Zertarako nindukan erri baten seme?

Onen ederrez txora ondoren,

eten nendin zorigabe?

 

Maitasun! Gorroto aut!

Eskein gezurtiz,

amaika aldiz

itsutu nauk.

Maitale ezinen egarriz

zirika nindukan, aiek irriz

utzi nintzaten minbera.

Ire aolkuz lege guziak

jaurti nizkian leizera.

Jainkoa Bera maitatzen ere,

ez didak utzi bakean.

Oben irrikaz nere bizia

josi dek, inpernu keizez

gal zedin nere zoria.

 

Zertan ago gel nere atean?

Nere burua sasi zuri dek,

urteen buruz sugai utsa.

Ala ere, gezurti aalen!,

maite gazteen eskeintza

egiten ez aiz lotsatzen.

Oa emendik, eden galgarri!

Ta kontu

nere biotzean sartu!

Berriro emen somatzen baaut,

madarikatu!,

naiz nere bizia galdu,

nere biotza labain zorrotzez

erdi-erditik urratuz,

ilko aut nere eskuz!

 

w  1953