Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Ixo
Biotzaren atera, bai bide isila!
An galdu zan betiko nere ames ila!
Paristik zetozen aurrak. Gezur polita!
Erregenetan oinetakoak leioan jarrita.
Masusta gorri, sasiak:
aran gordinei begiak.
Ostegun-atsalde, aur jaia.
Uda! Eskolarik ez,
eta igerirako ibaia.
—«Maitia nun zira? Nik etzut ikusten»—
Aurrak galdu zaizkigu Parisen:
gezurrak asi dira itsusitzen.
Maiteak auzoan amets:
ari gozo, neri saiets.
Nun zera, Inez?
Besteari biotza: neri ies.
Begietan euri gazi:
biotzean gaua azi.
Dan!... dan!... Nor il da gurean?
Ames galdu bat zerraldo datza
nere barnean.
Ixo! Lo daukat gogoa.
Ez bekit esna
aren malkoa.
w 1954