Hau ez da gerra bat
Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon
Azaleko irudia: Igor Arzuaga
Diseinua: Metrokoadroka
2024, antzerkia
126 orrialde
978-84-19570-22-2
Mikel Ayllon
1980, Laudio
 
Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon / Piszifaktoria Ideien Laborategia, 2024

2015ean ekin zion bideari Piszifaktoria Ideien Laborategiak, Laudion (Araban). Txaranga bat egin nahi genuen, ez teatroa. Musika jo, kalean, jendearekin, jendearen artean. Jan. Eta edan. Oturuntza bat.

      Ia hamar urte geroago, hemen gaude, antzerkiaren espazio klasikoan lekurik izango ez luketen hainbat sorkuntza besapean. Guk ez baikenuen antzerkirik egin nahi. Guk jendearekin elkartu nahi genuen, haien erraietaraino sartu eskuak, barruak inarrosi. Dena aldatu.

      Liburu honetan, beraz, antzezlan itxurako hiru bala aurkituko dituzu: Bunker, Hau ez da gerra bat eta Hau gerra bat da.

      Guregandik urrun daudela ematen du, baina gu ere bagara haien erantzule, eta erantzukizun, min eta laztura hori ulertzen eta sentitzen lagundu nahi dizu triptiko honek. Gerrez ari gara, noski. Hiru bala hauek leku berean dute abiapuntua, eta hirurak dira lan gordin, zuzen eta gupidarik gabeak. Zergatik? Zertarako? Artearen bitartez gerra bat bizitzeko, gerra gehiagorik bizi behar ez izateko.

Piszifaktoria Ideien Laborategia

audioak:
Aurkezpen pilula, (2024-06-18)
“Paraleloan”, Naiz Irratia, Oihana Azkue (2024-06-20)
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Mikel Antza (2024-10-05)
bideoak:
Aiaraldea (2024-07-25)
kritikak:
Zuloak, Nagore Fernandez, Berria, 2024-09-22
«Muga guztiekin jolas egiten duen obra bat dakarkigu Piszifaktoria Ideien Laborategiak, Bertolt Brechten estilotik oso hurbilekoa; irakurleak ez du Aristotelesen hiru unitateen legerik aurkituko, ezta gerraren errepresentazio eta definizio bat eta absoluturik ere. Horren ordez, zuloak aurkituko ditu gorputzetan, bihotzetan, galdera ugari, baina, batez ere, oturuntza on batek ohi duen gisan, metaforaz mozorrotutako mokaduak, nahi beste, gainera».