Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
2. bataila: Gerra-zelaiko belarraren usaina ilunabarrean
Interludioa: Bala-zorroen gainetik paseatzea udazkenean
3. bataila: Granadekin jolasten galdu genituen atzamarrak
Interludioa: Begiak irekita hil zirenak
5. bataila: Zertarako itzuli ginen, edo zergatik (egin gabeko galderak)
1. bataila: Gerra bat norberarena
3. bataila. Ilunabarra lubakitik
5. bataila. Eskerrak oraindik bizirik zauden
8. bataila. Idatzi nizun azkeneko gutuna (nahi baino baikorragoa)
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
2. bataila: Gerra-zelaiko belarraren usaina ilunabarrean
Interludioa: Bala-zorroen gainetik paseatzea udazkenean
3. bataila: Granadekin jolasten galdu genituen atzamarrak
Interludioa: Begiak irekita hil zirenak
5. bataila: Zertarako itzuli ginen, edo zergatik (egin gabeko galderak)
1. bataila: Gerra bat norberarena
3. bataila. Ilunabarra lubakitik
5. bataila. Eskerrak oraindik bizirik zauden
8. bataila. Idatzi nizun azkeneko gutuna (nahi baino baikorragoa)
13. BATAILA.
Txalupak
(bagira eta liuda lurrean etzanda daude.)
liuda: Sugeek ez dute entzuten.
bagira: Nola?
liuda: Sugeek, ez dutela entzuten.
bagira: Eta hori?
liuda: Kakalardoek ere ez. Artropodoek oro har. Gorrak direla. Ez dutela ezer entzuten. Ez bonben zaratarik, ez tiroen hotsik.
bagira: Zapaldu duzu noizbait kakalardo bat?
liuda: Eta nork ez?
bagira: Eta entzun duzu oinpean hartzean egiten duen zarata hori?
liuda: Krak.
bagira: Horixe.
liuda: Bai.
bagira: Ba kakalardoak, ez.
(Barre egin dute biek. Isiltasuna.)
bagira: Bero egiten du, ezta?
liuda: Baina ura hotz egongo da oraindik. Eta olatu erraldoi horiek…
bagira: Ez, lasai, nik ere ez dut bainatu nahi.
(Etena.)
bagira: Eta noiz esan duzu etorriko direla gure bila?
soldadu ezezaguna: Hondartza bat.
Zenbat aldiz zapaldu duzue hondartza bat?
Inoiz galdetu al diozue zuen buruari zenbat gorpu dauden zuen gorputz etzanen azpian?
Gerran hildakoak.
Edo gerratik ihesi hildakoak.
bagira: Seguru zaude hemen zela, ezta?
(Ziurtasun handirik gabeko keinu batekin erantzun dio liudak.)
bagira: Beharbada krema apur bat jarri beharko genuke. Erreko gara, bestela.
liuda: Palak ekarri dituzu? Jolastu gaitezke pixka bat itsasertzean.
soldadu ezezaguna: Hondartza bat.
Ontziz bete da itsasertza.
Lehorrera datozen txalupen motorren zarata entzuten da. Kakalardoek ez, baina zuek entzuten duzue.
bagira: Uste duzu etorriko direla?
(Ziurtasun handirik gabeko keinu batekin erantzun dio liudak.)
bagira: Ezin dut gehiago.
liuda: Nik ere ez.
(Elkarri eskua emanda altxatu dira liuda eta bagira, eta badoaz.)
soldadu ezezaguna: Hondartza bat.
Gehiago ezin duzunean heltzen da laguntza. Bizirautea lortu baduzu.
Esku bat, txalupara igoko zaituena.
Esku bat, zurearen modukoa. Zurearen kolorekoa.
Esku bat, zurea. Ez haiena.
Eta gerratik aterako zaitu.
Baina gerra ez da oraindik amaitu.