Hau ez da gerra bat
Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon
Azaleko irudia: Igor Arzuaga
Diseinua: Metrokoadroka
2024, antzerkia
126 orrialde
978-84-19570-22-2
Mikel Ayllon
1980, Laudio
 
 

 

0. BAKEA

 

(Artistek eta publikoak elkar agurtu dute kalean. Zenbait azalpen eman dituzte artistek. Hauek zuretzat dira, irakurle:

 

Gerra hau denona da eta denon artean sortuko da.

Gerra hau, beraz, zurea ere bada.

Gerrak aurrera egin ahala, zenbait erabaki hartu beharko dituzu. Erabaki horien arabera, norabide bat edo beste hartzeko eskatuko dizugu. Segi arretaz testuak emango dizkizun jarraibideak.

 

Orain bai, elkarrekin nahastu eta denak batera sartu dira gerra-zelaira.)