Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
2. bataila: Gerra-zelaiko belarraren usaina ilunabarrean
Interludioa: Bala-zorroen gainetik paseatzea udazkenean
3. bataila: Granadekin jolasten galdu genituen atzamarrak
Interludioa: Begiak irekita hil zirenak
5. bataila: Zertarako itzuli ginen, edo zergatik (egin gabeko galderak)
1. bataila: Gerra bat norberarena
3. bataila. Ilunabarra lubakitik
5. bataila. Eskerrak oraindik bizirik zauden
8. bataila. Idatzi nizun azkeneko gutuna (nahi baino baikorragoa)
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
2. bataila: Gerra-zelaiko belarraren usaina ilunabarrean
Interludioa: Bala-zorroen gainetik paseatzea udazkenean
3. bataila: Granadekin jolasten galdu genituen atzamarrak
Interludioa: Begiak irekita hil zirenak
5. bataila: Zertarako itzuli ginen, edo zergatik (egin gabeko galderak)
1. bataila: Gerra bat norberarena
3. bataila. Ilunabarra lubakitik
5. bataila. Eskerrak oraindik bizirik zauden
8. bataila. Idatzi nizun azkeneko gutuna (nahi baino baikorragoa)
6. BATAILA.
Lokatza
(Zeruak iluntzera egin du. Euria hasi da. Begietan ere sartzen den lokatza lubakian. liuda eta bagira bizkarra bizkarraren kontra eserita daude, deseroso.)
bagira: Begietan ere sartu zait.
liuda: Zain egotea da okerrena.
Baina, gerran, zain egotea beste erremediorik ez duzu.
bagira: Zuri ez al zaizu begietan sartzen?
liuda: Badakizu beste aldean daudela.
Badakizu etorriko direla.
Badakizu tiro egingo dizutela
tiro egin beharko diezula
norbait zaurituko duzula
norbaitek hilko zaituela.
(Etena.)
Eta, hala ere, zain egon behar duzu.
(liuda altxatu egin da eta bagira lurrera erori da, bermea galdu ondoren.)
bagira: Lubakiko lokatza, zuri ez al zaizu begietan sartzen?
(bagira agondu da eta inguruan daukan kutxa ireki du.)
liuda: Hori da okerrena.
Zain zaudenean lubakiko lokatza begietan sartzen zaizu
eta ahoan
eta kuleroetan ere sartzen zaizu
eta sentitzen duzu izterretan, hankartean, edonon
(liuda fusilarekin jolasean hasi da, malabarak egingo balitu bezala. bagirak kutxa barruan dauden hari bidezko usoak martxan jarri ditu, banan-banan. liudak tiro egiteko keinua egin du usoen zarata entzun duenean.)
liuda: Lokatza barru-barruraino sartzen zaizu.
soldadu ezezaguna: Liuda 1916an jaio zen, Errusiar Inperioaren parte zen eta gaur egun Ukrainan dagoen Bila Tserkva herrian. Historia ikasi zuen Kieven eta 1941eko ekainean, Alemaniak Sobietar Batasuna inbaditzeari ekin zionean, Armada Gorrian sartzeko eskaria egin zuen. Erizain-lanetan aritzeko aukera eskaini zioten.
liuda: Nik ez dakit nork ematen dituen aginduak.
soldadu ezezaguna: Erizain izateari uko egin zion, eta Armada Gorriko 25. Rifle Dibisiora bidali zuten, frankotiratzaile. 1941eko abuztuan, bere lehenengo bi zuloak egin zituen bi soldadu naziren buruetan, Belyayevka inguruan, ikusmira teleskopikodun Tokarev SVT-40 fusil erdi-automatikoarekin.
liuda: Nik ez dakit zergatik egon behar dugun heriotzaren zain.
Lokatz artean
kuleroak bustita
hotzak janak
dardara batean.
soldadu ezezaguna: Liudak guztira 309 zulo egin zituen, 309 soldadu naziren buruetan, 1942ko ekainera arte. 309 zulo 330 egunetan. Ia zulo bat eguneko, morteroz zauritu zuten arte.
liuda: Nik ez dut erabakitzen gerra nola egin behar den. Zenbat itxaron behar dugun. Zenbat lokatz sartu behar zaigun begietan. Nik ez dakit hotzarengatik dardara egiten dugun. Ala beldurrarengatik.
(Etena.)
Inork ez zidan sekula galdetu beldur ote nintzen.
(bagirari, bere lekura esertzera doan bitartean.)
Ilunabarra ikusi nahi duzu?
soldadu ezezaguna: Beti dago norbait ilunabarra ikusi nahi duena lubakitik.
Beti dago norbait burua ateratzen duena.
Beti dago etsai bat beste aldean. Zain, zu bezala. Aurreko lubakian norbaitek burua noiz aterako. Tiroa noiz joko.
Beti dago norbait beldurra tiroz akabatzeko prest.
liuda: Klik.
soldadu ezezaguna: Gaua da, eta lokatza gorriz tindatu da.