Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
2. bataila: Gerra-zelaiko belarraren usaina ilunabarrean
Interludioa: Bala-zorroen gainetik paseatzea udazkenean
3. bataila: Granadekin jolasten galdu genituen atzamarrak
Interludioa: Begiak irekita hil zirenak
5. bataila: Zertarako itzuli ginen, edo zergatik (egin gabeko galderak)
1. bataila: Gerra bat norberarena
3. bataila. Ilunabarra lubakitik
5. bataila. Eskerrak oraindik bizirik zauden
8. bataila. Idatzi nizun azkeneko gutuna (nahi baino baikorragoa)
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
2. bataila: Gerra-zelaiko belarraren usaina ilunabarrean
Interludioa: Bala-zorroen gainetik paseatzea udazkenean
3. bataila: Granadekin jolasten galdu genituen atzamarrak
Interludioa: Begiak irekita hil zirenak
5. bataila: Zertarako itzuli ginen, edo zergatik (egin gabeko galderak)
1. bataila: Gerra bat norberarena
3. bataila. Ilunabarra lubakitik
5. bataila. Eskerrak oraindik bizirik zauden
8. bataila. Idatzi nizun azkeneko gutuna (nahi baino baikorragoa)
7. BATAILA.
Lagunen gorpuak
(bagirak, eserita, automata itxuraz hilari eusten dio magalean.)
soldadu ezezaguna: La Pietá.
Michelangelok zizelkatu zuen marmolean, hogeita lau urte baino ez zituenean, hamabosgarren mendearen amaieran. Saint-Denis basilikako kardinalak egin zion enkargua. Urtebetean bukatu behar zuen eta trukean urrezko 450 dukat ordainduko zizkion. Urtea bete baino bi egun lehenago bukatu zuen lana Michelangelok. Multzo borobileko obra ondu zuen, haren inguruan borobilean jarri eta edonondik ikus daitekeena. Baina lana egitea agindu zuen kardinalak ez zuen sekula ikusi, hilabete lehenago hil baitzen.
Ama Birjinak, eserita, Kristoren gorpu hilari eusten dio magalean. Minezkoa du aurpegiera. Beldurrezkoa gogoa. Kristoren gorpuan ez dago bizi arrastorik batere. Eroria du burua. Akitua arnasa.
Heriotzaren errepresentaziorik ezagunena da.
(bagira automata piztu eta harekin dantzan hasi da.)
liuda: Eskerrak kaskoa jantzita zeneukala.
Eskerrak balak ez dizula burmuina alderik alde zulatu.
Eskerrak burua beste nonbait zeneukala.
Eskerrak oraindik bizirik zauden.
Eskerrak oraindik bizirik zauden.
Eskerrak oraindik bizirik zauden.
Edo ez?
(Pause.)
soldadu ezezaguna: Lokatzaren gainean eserita zaude. Magalean eusten diozu lagunari. Burua atzeraka erorita dauka. Ez diozu begietara begiratu nahi.
Arnasa hartzen du oraindik. Saihetsetan nabaritzen diozu. Nola puzten diren. Oso astiro. Gero eta astiroago. Badakizu, laster, arnasa akitu egingo zaiola.
Eta, hala ere, ez diozu begietara begiratu nahi. Ez duzu nahi ezer esan dezan.
Odolez eta lokatzez beteta dituzu orain eskuak. Nahiko zenuke marmolezkoa izan. Baina haragizkoa zara. Odolezkoa eta beldurrezkoa.
Gerran, heriotza ez da artelan bat.
Gaua gero eta ilunagoa da. Lokatza daukazu begietan.
Bihar, norbait errukituko da zutaz eta erabakiko du atseden pixka bat beharko duzula erretagoardian.