39 lore
39 lore
Amancay Gaztaņaga
Azaleko irudia eta barruko ilustrazioak: Arrate Rodriguez Martin
Diseinua: Metrokoadroka
2021, antzerkia
146 orrialde
978-84-17051-75-4
Amancay Gaztaņaga
1980, Guayaquil
 
 

 

Piztiak

 

Krudelak iruditu zaizkit beti antzezlanetako heroi femeninoak.

Krudelak beraien zauriak.

Krudelak beraien auziak.

Krudelak emakume hauek, gizonezkoen buru horietan, egitera behartuta zeuden

ekintzak.

Krudelak beraien fama.

Krudelak beraien lanak eta dramak.

Krudelak ere ateratako kanak.

 

Nahiko nituzke askatu.

Nahiko nituzke askatu.

Zuen kargak.

Gureak ez daitezen izan gehiago inoiz.

Zuen kargak.

Gureak ez daitezen izan gehiago inoiz.

Zuen kargak.

 

38 omen arima sendatzeko loreak.

38 omen arima sendatzen duten loreak.

 

Nik bat gehitu nahi izan diet, badaezpada, azkena, nirea, lore bainaiz izenez eta piztia izatez.

 

39 omen arima sendatzeko loreak.

39 omen arima sendatzen duten loreak.

 

Piztiek jarraitu dezatela piztia izaten. Inoiz ez domestikatuak. Basak. Basandereak. Askeak. Munstroak. Loreak.

 

Segi ba libre. Basoan aske. Piztia basandere lore andre.

Inoiz ez gehiago ezleku, deserri eta periferiako biztanle.

Segi ba libre. Basoan aske. Piztia basandere lore andre.

Gureak ez daitezen izan gehiago inoiz.

Zuen kargak.

Gureak ez daitezen izan gehiago inoiz, zuen kargak.