Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Politikaren alorrean
Jada 1937an erabaki zuen frankismoak, zentsuran agertzen denez, Euskal Herria ez dela nazioa, baizik eta eskualdea. Euskal nazionalismorik ez dagoela, baizik eta separatismoa. Hona zergatik:
Es indudable que al usar la misma terminología que los separatistas se les hace el juego a éstos, y se da la apariencia de reconocer como realidad lo que es una ficción producto de una política llena de perfidias y de traiciones.
Euskal Herria hiru probintziatara mugatu du frankismoak. Nafarroa Euskal Herria kontsideratzea behin baino gehiagotan gorriz markatzen dute zentsoreek. 70eko hamarkadan ere seinalatu egiten da puntu hori. «Aprioristikoa» iruditzen zaio zentsoreari Nafarroa Euskal Herrian kokatzea.
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa mapa batean Euskal Herri gisa agertu direnean, «arazo diplomatikoa» plantea lezakeela horrek, dio Gipuzkoako delegatuak, urrutitxo joatea badirudi ere.
Zer esanik ez dago Euskal Herriaren sinbologia aspertzeke pertsegitu duela zentsurak. Liburuetan eta soltean, kontzeptu gisa edo objektu bezala.
Pertsekuzioaren rankingaren goienean agertzen dira «Zazpiak bat», «lauburua» eta «ikurrina». Eta ez ikurrina bere forma eta guzti soilki. Ikurrinaren koloreak ere ezin ziren elkarren ondoan edo inguruan jarri. Problemak sortzen ditu antzokiko lorontzi batek, txuria, berdea eta gorria agertzen direlako. Liburu bateko azalean hiru kolore bedeinkatu horiek agertzen zirela-eta erlijiozko liburu inuzente bati oztopoak jartzen dizkio Gipuzkoako delegatuak 1968an. Txuria, gorria eta berdea «euskal koloreak» dira zentsurarentzat.
Gernikako Arbola Iparragirreren kantuak ere arazoak izan ditu behin baino gehiagotan. Testua bera ez denean, kontestua da helduleku. 1971n, oraindik ere erreparoak jartzen dizkio zentsoreak ereserki honi zeren eta «en el contexto actual del pueblo vasco permite una interpretación nacionalista».
Izan ere, hasieratik, 1937an Prentsa eta Propagandako Delegazio Nazionalak argi utzia zuen:
Otros hablan en serio de Euzkadi y del Ejército de Euzkadi y del Gobierno de Euzkadi, como si desconocieran que Euzkadi, como región y menos como Nación, ni existe, ni ha existido, y sí el País Vasco, Vasconia, y la región vasca y las provincias vascongadas.
Ikasgaia barneratua zen. 1973an (zifra berak, eta tartean 36 urte), zentsoreak honela bereizten ditu Euskadi eta Euskal Herria:
La diferencia que existe entre decir GORA EUZKADI y GORA EUSKAL ERRIA es la siguiente:
GORA EUSKAL ERRIA: Viva España y Vasconia
GORA EUZKADI: Viva Vasconia y fuera España
Euskadi hitz madarikatua dela badaki idazleak. Eta ez da ausartzen idaztera. Berandura arte ia sekula ez da agertzen. Eta agertzen denetan ezabatu egiten da beti. 1975ean ikusi dut nik lehen aldiz onartutzat emana. «Euskal Erria», zentsorearen hitzetan, , gloriosa y sana palabra» da.
Euskal Herriak Espainian integratua behar baitu, osoki integratua. Elementu diferentziatzaileak agertzen direneko, erne dago zentsura. Desberdintasunak ezin dira azpimarratu, ezta gutxiago ere. Ez modu esplizituan, ezta inplizituan ere. Begi txarrez ikusia dago estatistika mailan Euskal Herria Espainiarekin alderatzea.
Euskadi-Europa binomioak, azkenik, min handia egiten dio zentsurari. Euskal Herriak ez du aski nortasunik zuzenean Europan egoteko. Euskadik ezin du biderik egin Europara Madrildik pasatuta ez bada.