Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Zentsuraren morroiak
Irakurleak? Zentsoreak? Adiera hertsian «irakurleak», baina guretzat «zentsoreak». «Zentsore» izendatuko ditugu lanean zehar. Azpisailtxo honetan, hala ere, bere izen propioz deituko ditugu, «irakurle».
Irakurle edo zentsoreak dira liburu honetako protagonistak, haiek landu zituzten txostenen jira-biran antolatu baitut liburuen historia administratiboa.
Zertan esanik ez da inkisidore txiki hauen garrantzia sekulakoa izan dela, baina beraiek uste zutena baino eskasagoa, hala ere. Barne dokumentu batzuetan ageri denez, irakurleek goiko ganbaran edo teilatuan dute autoestima, ezin gorago. Hona bi testigantza, 1961ekoa lehena, irakurleen defentsan beren buruetako batek idatzia:
El cargo que desempeñan es de suma responsabilidad, ya que de su saber y ajustado criterio depende en el país todo el movimiento intelectual de tipo político, religioso y literario, con las consiguientes repercusiones en las manifestaciones más importantes y vitales de todos los sectores de la sociedad española.
Hamar urte geroago, 1971n, beste barne dokumentu batean, lanpostua baloratzeko orduan aintzat hartu behar diren irizpideak aipatzen dituzte irakurleek beraiek. Gizartearen aurrean duten erantzukizuna azpimarratu nahi dutenean, honela ikusten dute beren lana:
La salud moral de la sociedad española, depende en buena parte del sentido de responsabilidad (con la previa formación) que han de poseer los Lectores de la Sección de Ordenación Editorial.
Nahikoa arrazoi bada hau, «irakurle» hauen lanaz interesatzeko.
Morboa, eta ez txikia, bada zentsore edo irakurleen inguruan, misteriotsuak baitira, ezezagunak guztiz. Arrazoi honek balio al du? Zientifikotasuna falta zaio? Ez dakit, baina edozein modutan ere, bada nahikoa akuilu talde honetaz interesatzeko.
Ez da ezagutzen ia ezer irakurleei buruz, ez zenbat ziren, ez zeintzuk, ez zer-nola jokatu ohi zuten. Administrazio frankistak zelo handiz gorde du zentsoreen anonimatua. Nik dakidala, nomina bakarra dago argitaratua. Nik neuk hamar nomina inguratu ditut, frankismoaren aldi desberdin guztietakoak, 1941etik 1977 artekoak. Publikatu gabe dauzkat. Ahal izan den kasuetan, gainera, irakurleen ikasketak, jatorrizko lanbidea, estatusa eta kategoria ere bildu ditut.