Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Dokumentuen peskizan
1984an hasi nintzen zentsuraren inguruko materiala biltzen.
Euskal idazle eta editoreei galdeketa bat egin nien; beren testigantzak jaso nahi nituen. 91 idazle eta 14 editore kontaktatu nituen. Berrogei bat idazlek erantzun zidan eta zortzi editorek ere bai. Zorionez, bazuten zer esana.
Banuen, beraz, nondik abiatu.
Bilduriko informazioa osatu nahian, argitaletxe inportanteenetako batzuk pertsonalki bisitatu nituen: Lur, Auñamendi, Itxaropena, Elkar, Txertoa, Arantzazu. Eta zenbait aldizkaritako artxiboak ere miatu nituen: Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin, Olerti.
Informazio hau guztia erabat interesgarria zen. Baina zatikakoa. Dokumentuen iturburura jotzea pentsatu nuen.
Nora jo? Espainiako Ministerio de Información y Turismok hemen zituen delegazio probintzialetara, noski. Ordurako (1984) Eusko Jaurlaritzaren eskuetan zeuden. Eskura, beraz, pentsatu nuen.
Bizkaia eta Gipuzkoako delegazioak bisitatzera joan nintzen, ilusioz beterik. Alfer-alferrik, ordea, dokumentu bat bakarra ere ez bainuen aurkitu artxibo hauetan. Hutsik zeuden apalategiak.
Non ote dago, bada, dokumentazioa? Aurreko erregimeneko funtzionario batzuk Eusko Jaurlaritzako langile ziren orain. Funtzionario «frankista-ohi» hauekin mintzatzeak ere ez zidan argirik ekarri.
(Parentesi artean bada ere, esan gabe ezin utzi Bilboko Ordezkaritzan gertatua, dokumentuen paraderoaren informatzailea Anaitasuna-n nengoen garaiko zentsorea zela eta ezagutu egin ninduela, gainera).
Madrilen dagoela dokumentazioa, diote batzuek; beste batzuek 80ko hamarkada hasieran garbiketa egin zela; Gobernu Zibiletako sotanoetan dagoela ere esan didate; paper gisa saldu omen zela ere badiote; eta off the record, hori bai, erre egin zutela xuxurlatu didate. Auskalo, beraz. Segurua gauza bat bakarra da hemen, ez dagoela inon ere kontsultatzeko moduan.
Dokumentazio hori ez dago Eusko Jaurlaritzan. Ez dago Madrilgo Kultura Ministerioko artxiboetan ere, legokiokeen bezala. Eskaria ofizialki egin eta ofizialki erantzun didate. Dokumentazio hori ez dago, ez batean eta ez bestean. Orduan non? Ez dakit. Sinesgaitza gertatzen zait niri dokumentazioa erre izana. Susmoa dut gordeta dagoela, lokalen batean, ikerlariengandik urrun, Gobernu Zibilean agian. Ezin etsita, Donostiako Gobernu Zibilean sartzeko saioa ere jo nuen. Goñi Tirapu gobernadorearenganaino iritsi nintzen, baina alferrik.
1986an hasita, iturrien iturburuan ikertu dut, Madril probintziako Alcalá de Henares-en dagoen Archivo General de Administración Civil (AGA) izenekoan. Artxibo honetako Kultura Atalean dago liburuen zentsurarekin zerikusi duen guztia edo gehiena. Baina bilaketa hori nekeza da oso, «garbitu» gabe dagoelako dokumentazioa, inbentarioak eskasak edo orokorregiak direlako, eta informatizazio faltagatik.
Seguru nago artxibo hori behar bezala antolatua balego, askoz ere informazio gehiago aurki litekeela bertan. Baina segurtasun berdinez uste dut ez dagoela interes politikorik inbestigatzaileen lana errazteko. Nork daki zenbat «zikinkeria» atera daitekeen hor, eta zenbat izen ezagun edo familia egon daitezkeen zikinduta?
Berrogei urte pasata argitara eman diren liburu guzti-guztien espedienteak aurkitzen bide dira artxibo horretan.
Espedientean liburuaren historia gordetzen da, handia zein txikia. Alabaina, lehen urteetako eta azken aldiko espedienteetan aurkitzen dena ez da gauza bera.
Zer-nolako materialez osa daitekeen espediente bat? Espediente mardulenak material hauek eduki ditzake: tramitazioko fitxa teknikoa, liburuaren ale bat edo bi zentsoreak markatuak, zentsorearen txostena, irakurle-buruaren erabakia, beste ministerio batzuetako txostenak, epailearen txostena, liburuaren itzulpena, delegatu probintzialen eskuhartzea, egileari buruzko txosten politiko-soziala. Espediente meharrenak azken urteetakoak dira, eta horietan, liburuaren fitxa teknikoa soilik agertzen da normalean.
Artxibo bereko beste atal batean ere ikertu dut euskal aldizkariei dagokien zentsura. Bildua dut aldizkariei dagokien materiala, baina ez dut aztertzeko betarik izan.
Eta azkenik, Centro Nacional del Libro y de la Lecturaren baitan dagoen Registro Oficial de Empresas Editoriales ere bisitatu nuen. 1966 urtetik honako euskal argitaletxeen espedienteak gordetzen dira zentro honetan.