Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Santi Onaindia, intsumisoa
Poliziak liburu-dendaz liburu-denda dihardu Santi Onaindiak publikaturiko Milla euskal olerki eder liburua biltzen, 1955eko martxoan. Jose Artetxek bere memorietan kontatzen duenez, erosleen izenak eskatzen dizkie liburu-saltzaileei. Eta hala ere, Poliziak bahitu gabe salbatu omen zen argitaraldiaren zati bat.
Milla euskal olerki eder 1954an eman zuen argitara Itxaropenak, udagoiena baino lehen. Eta poliziak hurrengo urteko martxoan dabiltza liburua sekuestratzen. Bitarte honetan ez da, ordea, inor geldi egon: ez Santi Onaindia, ez Polizia eta ez Ugarte, Donostiako delegatua. Santik berak kontatzen du historia, xehetasun guztiz Oroi-txinpartak liburuan.
Arretaz irakurtzea merezi duen testua da Santik idatzitakoa. Euskal edizioak urte hauetan dituen baldintzez jabetzeko pasarte aproposa da benetan. Ez du deus kentzekoa: editorearen abisua, egilearen prekauzioak, Poliziaren lana, emakume garbitzailearen jokaera, egilea eta delegatuaren arteko elkarrizketa:
Azken batean udagoiena baiño leen, Zarautz'tik dei urrutizkiñez: 'Amaitu degu liburua'. Nire poza! Baiña bertatik Itxaropena'k: 'Kontuz, Aita Onaindia!, polizia ibilli da galdezka; gure liburuaz galdezka, bai!'. Eta nik, gaiñ etorren euri-erasoz oarturik, buru-muiñean zer asko irauliz, urrengo egunean Patxi Unzurrunzaga'ri: 'Egin, mesedez, onela liburuaren banaketa: batzuk Bilbo-ra, beste batzuk Donosti'ra, ona (Eibar) ta Markiña'ra besteak'. Patxi'k, guztiz esaneko, orrela egin eban, eta bizkor egin be. Izterbegiak, beraz, etziran errez egingo liburuen jabe. Erdiak ale batean eta besteak bitan atera nitun; erdiak azal gogor dotorez eta beste erdiak dotore baiña azal zingillaz. Olan itzartuak gengozan irar-etxea ta ni.
Mairuak mugaz muga dabiltzanean zuur jokatu bearra dago-ta, nik neukazan eman banaka batzuk, eun bat, baiña beste guztiak, bada-ezpadan be, bat-batera zabalduak izan ziran kutxa aundietan. Laster asi zan polizikoen lana, lenengo Zarautz'en eta gero emen. Eguerdi auretxoan etorri jatazan bi txispa ta guzti, liburu billa; neukazan olerki liburuak kuartelera eroateko agindua ekarren. Emen neukan nik pillo bat, ale bikoak geienak, lurrean zabal. Bazkaltzeko ordua gendula-ta, ezingo neutsen nik lagundu, arratsaldean lauretan etorri zitezela eta bertatik atonduko neutsezala nai ebezan liburuak. Joan ziran, eta lauretan emen neukazan ostera be. Neuk pillotu nebazanetik larogebost eroan eustiezan. Pozik joan ziran egindako uzta bikaiña zala-ta. Eurotatik, alan be, ogeitasei bat berriro eskuratu nebazan. Zelan? Polizikoen etxe-bazterrak garbitzen zituan emakumea nire ezaguna zan, eta onek goiz batean: 'Zure liburuak an dagoz'. Eta egunero bi bat ekarri oi eustazan bere ixil-zakutoan.
Andik illabetera edo, Donosti'tik deia. 'Información y Turismo'-ko ordezkaria zan, Ugalde (sic) jauna. Adeitsu artu ninduan eta neuk bera, ainbat guzur alkarri sakaturik: 'Etzaitut deitu liburua atera dezulako, baimen gabe salgei jarri duzulako baizik'. Egia ote? 'Zenbat ale atera dituzu?'. Nik erantzun: 'Berreun, euskal liburua oso gutxi saltzen baita'. Egia ete? 'Eta nun dituzu berreun oiek?'. Nik ari: 'Salgei jarri nitun liburutegietan'. Ak niri: 'Nun, mesedez'. Nik ordezkariari: 'Esango dizut, banaka batzuk Bizkaiko liburu-dendetan, beste batzuk Gipuzkoetakoetan'. Ak azkenez: 'Bilduko zenituzke, mesedez?'. Nik seriotasun gurenez: 'Bai, jauna, eskuratuko ditut'. Eskuak estutuz bukatu gendun alkar-izketa. Ak ba-ekian ni guzurretan nenbillela, eta nik be bai a guzur-ontzi zana. Or amaitu zan liburuaren auzia.
Zergatik ari zen Polizia Milla euskal olerki eder liburua biltzen? Baimenik gabe atera zelako. Edo gauza bera: baimenik gabe ezin zuelako saldu, Ugarte delegatuak esan bezala. Santi Onaindiak ez zuen liburu honen zentsurako tramiterik egin. Eta jakina, tramiterik gabe baimenik ez, eta baimenik gabe liburua banatzerik ez.
Milla euskal olerki eder liburuarena ez da kasu bakana Santi Onaindiaren jardunbidean; behin baino gehiagotan hartu zuen honek intsumisioaren bidea. Autore editore gisa jokatu ohi zuen horretarako. Lege-tramitaziorik gabe ateratako liburu horiek, legearen arabera, klandestinoak ziren. Bekatu larria zen hori frankismoan, baina bost axola Onaindiari. Honela idatzi zidan berak 1985ean: «Liburu asko daukadaz idatzita, argitaratuta. 'Euskal Literatura'rako neure fitxa egiterakoan, 45'tik gora agertu jataz. Guzti orreik irarkolara emotean iñoiz bai eskatu det baimena, baiña geienetan ez. (...) Orrela jokatu ez ba neu, ez neban egundo libururik azalduko».
Karmel eta Olerti aldizkarien arduradun bezala ere makina bat arazo izan zuen zentsurarekin, edo/eta poliziarekin. Olerti bera ez zen legal-legala. Gerora berak aitortu zuenez, «ziur nekian baimenik ez eustala gobernuak emongo eta 'Suplemento poético de KARMEL' jarri neutson kaparra sartu gurarik». Sei-zazpi aldiz joan omen zitzaizkion poliziak, «salatzaileak igorrita, nik uste, aldizkariotan etozen lanak zigorgarri eritxirik».