Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Euskal «irakurleak»

 

Euskarazko liburuen irakurketa-lanetara dedikatu dena ez da aipatutako Antonio Albizu bakarrik izan; Madrilen bertan izen gehiago agertzen da. Hego Euskal Herriko ordezkaritzetan ere irakurri ohi ziren liburuak eta, hortaz, hemen ere baziren euskara zekiten «irakurleak».

        Badirudi Madrilgo bulegoetan 1963 arte ez zegoela euskara ulertzen zuen zentsorerik. Antonio Albizuk hartzen du langintza hori eta berak betetzen hutsunea. Ematen du euskarazko material guztiak berak irakurri behar dituela: helduentzako liburuak eta hauez gainera haur literatura eta kanta berriko kantuen hitzak, nahiz eta azken biak beste sail bati dagozkion.

        1974tik aurrera Inportazio Saileko buru egin zuten Antonio Albizu, baina euskarazko liburuak irakurtzen jarraitzen du, eta langintza horretan bere anaia Jose Luisek laguntzen dio, 1974tik 1977ra. Oker ez banago euskarazko liburuetara baino gehiago dedikatu da hau filosofia eta teologiako liburuak irakurtzera.

        Timoteo Hernandorena Barandiaran izenekoaren fitxa aurkitu dut 1978ko dokumentu batean. 1912an jaioa, Zuzenbidean lizentziatua eta euskara dakiena, omen. 1978ko urtarrilaren lehenean ematen zaio alta, baina txosten bat baino ez dut aurkitu honek sinatua.

        Hemengo delegazioetan ere «irakurtzen» dira liburuak. 1963 arte, noski, baina gero ere bai. Eta aldizkako materialak, osorik irakurtzen dira hemen.

        Han-hemenka eskuratu ditudan datuen arabera, Donostiako Ordezkaritzan zentralizatu zen urtetan euskarazko argitalpenen «irakurketa». Donostian zentsore-talde bat badagoela badakigu, eta zerbitzuak eskaintzen dizkiela beste ordezkaritzei. Baina inongo paperetan ezin izan dut aurkitu «irakurle», «informatzaile» edo «zentsore» hauen izenik. Delegazioko txostenak, euskal liburuei buruzkoak ere, delegatuak berak sinatzen ditu beti, nahiz eta ez jakin euskaraz.

        Lekuko askoren ahotan dabil Antonio Arrueren izena. Arrue karlista eta abokatu ezaguna zen, Asteasun jaio eta Donostian bizi izan zena. «Asteasuko beltza» zuen gaitzizena. Egan-en zuzendari izan zen Koldo Mitxelena eta Aingeru Irigarairekin batera. Euskal literatura ongi baino hobeto ezagutzen zuen, eta bereak dirudite txosten batzuek.

        Edozein modutan ere, badirudi Antonio Arrue ez zela plantillakoa. Plantillan bazeuden beste batzuk, prentsa eta komunikabideen zentsura egiten zutenak. Aldizkari zuzendariek bi aipatzen dituzte sarritan: Angel Casadamón, militarra, eta Florencio Salsamendi.

        Bilboko Delegazio Probintzialak ez du plantillan zentsorerik izan 1966 arte. Ordura arte Donostiako Delegazioan egiten zen irakurketa, eta baita lagun edo adiskide «euskaltzale» batzuei esker ere, Bureba Muro delegatuak dionez.

        «Adiskide euskaltzale» horietako bat Jose Lorenzo Madina Isasa da, Bilboko Bizente Donearen Elizako koadjutorea eta Katedraleko benefiziatua. Madinaren ordez Medina agertzen da inoiz, eta bigarren deitura «Iraza» Isasaren lekuan.

        1966an «euskal irakurle» gisa agertzen da Madina Bilboko plantillan. Ministerioarentzat konfiantzako gizona da, inondik ere:

 

— hombre de una condición españolista acendrada y de gran utilidad por su función para la Delegación que desempeña muy contento.

— prácticamente funcionario ya que recibe una gratificación de 800 ptas.

— ejerce la censura de las ediciones de todo tipo que se presentan en lengua euskerica; tanto censura como visado tras el depósito, redactando en cada caso que proceda la nota correspondiente del contenido para su decisión por el Delegado.

 

        Hitz gutxitan esanda, zentsore perfektua.