Erreka haizea
Erreka haizea
2018, saiakera
192 orrialde
978-84-17051-13-6
Azaleko argazkia: Itziar Bastarrika Madinabeitia
Sonia González
1977, Barakaldo
 
Erreka haizea
2018, saiakera
192 orrialde
978-84-17051-13-6
aurkibidea

Aurkibidea

Erreka haizea

Heriotzaz

Virginia Woolf (I)

Bakardadea

Jabetza

Galera

Errua

Virginia Woolf (II)

Mendeku oharrak

Ametsa

Labartza herria

Oreka eta desoreka

Keinuak

Sentimenduez

Heroismo eta pasibitatea

Amorrua

Alfonsina Storni

Ametsa

Isilpena (I)

Maitasunaz

Ametsa

Eskubideak

Sufrikarioa eta mina

Min fisikoa

Ametsa

Arima hilak

Hilezkortasuna

Ametsa

Erredentzioa

Talde pentsamendua

Boterea taldeetan

Botereaz

Anne Sexton (I)

Anne Sexton (II)

Egia (I)

Gezurra (I)

Berakatzak

Ametsa

Isilpena (II)

Botere sarea

Egia (II)

Istorio amaiezina

Anne Sexton (III)

Nartzisismoaz

Ametsa

Ingeborg Bachmann (I)

Ingeborg Bachmann (II)

Ingeborg Bachmann (III)

Aimar

Errautsak

Ezkerreko ikasgai sakonak

Itzala

Umeen boteretzea

Egia (III)

Gezurra (II)

Jabetzaz (I)

Jabetzaz (II)

Aurora

Emakumea izaten ikasten

Nagore

Hiesa edo printzipioen ahuldadea

Ihesean

Ainara

Alazne eta Ainara

Sexualitate irakaspena

Ametsa

Zaldi beltza

Isilpena (III)

Gerraz (I)

Gerraz (II)

Gerraz (III)

Gaixotutako familiak

Deserria (I)

Salatariak

Deserria (II)

Deslekuan

Betirako agur errepikatuak

Mendeku arraroak

Etxea

Sylvia Plath

Isilpena (IV)

Lekukoak

Helduen botereaz

Ametsa

Isilik eta geldi

Beldurra

Mila gau eta bat gehiago

Norberaren barrutik at

Zoroak

No sabemos dividir

Akusazio faltsuak

Hiria

Hieron I.a, tiranoa

Ametsa

Miyó Vestrini (I)

Ametsa

Herriraturik

Alejandra Pizarnik

Ametsen kontuak

Autobusa

Sorgortasuna

Hilekoa

Aberri salbatzailea izateko gida laburra

Plaudite amici

Tragedia

Marina Tsvetaieva

Ametsa

Sexualitatea ikasten

Segi aurrera putakume hori!

Omayraren begiak

Königin der Nacht

Erlijioa eta superstizioa

Beti egin daiteke hobeto

Noiz bihurtzen dira neskak emakume?

Heriotza atsegina

Miyó Vestrini (II)

Bekatuen konfesioa

Suizidioa

Zientziaz

Zientzia eta filosofia

Weltschmerz edo mundu mina

Noia

Parresia

Ametsa

Quomodo fides a principibus sit servanda

Nire minbizia

Requiem

Erosi: 14,72
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Erreka haizea

Heriotzaz

Virginia Woolf (I)

Bakardadea

Jabetza

Galera

Errua

Virginia Woolf (II)

Mendeku oharrak

Ametsa

Labartza herria

Oreka eta desoreka

Keinuak

Sentimenduez

Heroismo eta pasibitatea

Amorrua

Alfonsina Storni

Ametsa

Isilpena (I)

Maitasunaz

Ametsa

Eskubideak

Sufrikarioa eta mina

Min fisikoa

Ametsa

Arima hilak

Hilezkortasuna

Ametsa

Erredentzioa

Talde pentsamendua

Boterea taldeetan

Botereaz

Anne Sexton (I)

Anne Sexton (II)

Egia (I)

Gezurra (I)

Berakatzak

Ametsa

Isilpena (II)

Botere sarea

Egia (II)

Istorio amaiezina

Anne Sexton (III)

Nartzisismoaz

Ametsa

Ingeborg Bachmann (I)

Ingeborg Bachmann (II)

Ingeborg Bachmann (III)

Aimar

Errautsak

Ezkerreko ikasgai sakonak

Itzala

Umeen boteretzea

Egia (III)

Gezurra (II)

Jabetzaz (I)

Jabetzaz (II)

Aurora

Emakumea izaten ikasten

Nagore

Hiesa edo printzipioen ahuldadea

Ihesean

Ainara

Alazne eta Ainara

Sexualitate irakaspena

Ametsa

Zaldi beltza

Isilpena (III)

Gerraz (I)

Gerraz (II)

Gerraz (III)

Gaixotutako familiak

Deserria (I)

Salatariak

Deserria (II)

Deslekuan

Betirako agur errepikatuak

Mendeku arraroak

Etxea

Sylvia Plath

Isilpena (IV)

Lekukoak

Helduen botereaz

Ametsa

Isilik eta geldi

Beldurra

Mila gau eta bat gehiago

Norberaren barrutik at

Zoroak

No sabemos dividir

Akusazio faltsuak

Hiria

Hieron I.a, tiranoa

Ametsa

Miyó Vestrini (I)

Ametsa

Herriraturik

Alejandra Pizarnik

Ametsen kontuak

Autobusa

Sorgortasuna

Hilekoa

Aberri salbatzailea izateko gida laburra

Plaudite amici

Tragedia

Marina Tsvetaieva

Ametsa

Sexualitatea ikasten

Segi aurrera putakume hori!

Omayraren begiak

Königin der Nacht

Erlijioa eta superstizioa

Beti egin daiteke hobeto

Noiz bihurtzen dira neskak emakume?

Heriotza atsegina

Miyó Vestrini (II)

Bekatuen konfesioa

Suizidioa

Zientziaz

Zientzia eta filosofia

Weltschmerz edo mundu mina

Noia

Parresia

Ametsa

Quomodo fides a principibus sit servanda

Nire minbizia

Requiem

 

 

ESKOLA

 

         Eskolaurrea Montessori izeneko zentro batean egin nuen. Kasualitateak eroan ninduen gure kalean bertan zegoen ikastetxe horretara.

         Maria Montessori 1870ean jaio zen, Chiaravallen, Italian. Bere irakaskuntza metodoa mundu osoan ezagutu zen eta, hainbat urte iragan ostean, oraindik bada iraultzailea eta erabilia. Montessorik ez zuen ezer “asmatu”, ez zuen bere “jakinduria” inposatu; umeengandik jaso eta umeek erakutsi zioten ikasteko modua sistematizatu baino ez zuen egin.

         Indartsu defendatzen zituen umeak, baita irakatsi ahal izateko lehenbiziko pausoa euren eskubideak errespetatzea zela ere. Indar horrekin azaldu zuen honako hau, besteak beste, 1946an Londonen emandako hitzaldietan:

 

    “Beste gerra bat egin dugu demokraziaren alde, baina munduaren zati handiena gobernatzen duen demokrazia ez da umeentzat existitzen. Inoiz entzun al diogu inori inon esaten umeek demokrazia hau, justizia hau profitatu behar dutela? Zibilizazioa helduentzat dago egina. Borrokak pizterakoan, gerrak irabazitakoan, jendeak eskubideez hitz egiten du: gizonaren eskubideak, baldintza hobeak, bizimodu hobea, baina bizimodu hobea helduentzat, ez umeentzat. Umeak ez dira sekula kontuan hartzen. Gizakitzat pertsona helduak baino ez dira hartzen, eta hauxe da okerra, nire ustez. Bakarrik al da gizona gizaki eta herritar?”.

 

         1936ko “Umea. Haurtzaroaren sekretua” liburua pasarte ederrez beterik dago. Eskarmentu propioak, adibideak, metodoaren lerro nagusiak eta maisu-maistra onak izateko bidea azaltzen dizkigu:

 

    “Ez zaio metodoari erreparatzen. Umearen arima ikusten da, oztopo barik, bere naturaren arabera jokatzen duena. Deskubritu ditugun umeen gaitasunak bizitzari dagozkio, ez dira heziketa metodo baten emaitza. Hala ere, argi dago heziketak ekintza natural hauetan eragin dezakeela; heziketaren helburua gaitasun hauek babestea eta sustatzea da, gaitasunok gara daitezen”.

 

    “Suminak eta harrokeriak bat egiten dute egoera konplexua eratzeko, eta tirania deitzen den forma zehatz, lasai eta errespetagarria hartzen dute. Tiraniak ez du eztabaidarik onartzen; onartutako autoritatearen gotorleku erasoezinean kokatzen du pertsona. Helduak umea menperatzen du daukan eskubide naturalaren arabera, bakarrik eta heldua delako. Subiranotasun irmo eta kontsakratuaren forma bat erasotzea da eskubide hau eztabaidatzea. Komunitate primitiboan tiranoa Jaungoikoaren mandataria bazen, umearentzat heldua jaungoikoa bera da, eta bere inguruan ez dago eztabaida posiblerik. Obeditu dezakeena, hau da, umea, isildu egin behar da. Euren buruaren azterketa da gure metodoak maisu-maistrei exijitzen dien prestakuntza. Tiraniari uko egitea”.

 

         Errespetuan eta duintasun pertsonalean oinarritutako irakaskuntza da hau, irakasle orojakile batek edukiak inposatu ordez, ikasle bakoitzaren gaitasunak aske uzten dituena. Izan ere, askatasun eta poztasun osoak gogoratzen ditut sasoi haietatik. Eta, batez ere, ikasteko grina.

         Zoritxarrez, eskolaurrea amaitu ostean, mojen eskolan hartu ninduten preso. Eta Montessorik berak ondo azaldu bezala:

 

    “Mehatxuzko ahots zorrotza zen, beste kide ezezagun guztiekin batera sartzera deitzen ziona, zigortu beharreko izaki gaiztoen masa moduan. ‘Ai, zorigaiztokook, arima gaizkinok!’ Eta nora joan beharko da? Agintzen duen horrek nahi duen tokira. Klasifikatua izan da honezkero eta norbaitek Minosena egingo du, gorputzaren aldean buztana kiribildurik, eta arima galduari ze bazterretara zuzendu behar den seinalatuko dio: I.era, II.era, III.era edo IV.era, zigor eternalak pairatzen diren tokira, ihesbiderik gabe. Hara, bere helmugara sartu denean, maistrak atea zarratuko du. Ordutik aurrera bera izango da jabe eta nagusia, arima talde horri agintzen, lekuko eta kontrol barik”.

 

         Montessorirengana kasualitateak eroan ninduen. Mojengana, amaren handinahia uniformea jantzita asetzeak.