Erreka haizea
Erreka haizea
2018, saiakera
192 orrialde
978-84-17051-13-6
Azaleko argazkia: Itziar Bastarrika Madinabeitia
Sonia González
1977, Barakaldo
 
Erreka haizea
2018, saiakera
192 orrialde
978-84-17051-13-6
aurkibidea

Aurkibidea

Erreka haizea

Heriotzaz

Virginia Woolf (I)

Bakardadea

Jabetza

Galera

Errua

Virginia Woolf (II)

Mendeku oharrak

Ametsa

Labartza herria

Oreka eta desoreka

Keinuak

Sentimenduez

Heroismo eta pasibitatea

Amorrua

Alfonsina Storni

Ametsa

Isilpena (I)

Maitasunaz

Ametsa

Eskubideak

Sufrikarioa eta mina

Min fisikoa

Ametsa

Arima hilak

Hilezkortasuna

Ametsa

Erredentzioa

Talde pentsamendua

Boterea taldeetan

Botereaz

Anne Sexton (I)

Anne Sexton (II)

Egia (I)

Gezurra (I)

Berakatzak

Ametsa

Isilpena (II)

Botere sarea

Egia (II)

Istorio amaiezina

Anne Sexton (III)

Nartzisismoaz

Ametsa

Ingeborg Bachmann (I)

Ingeborg Bachmann (II)

Ingeborg Bachmann (III)

Aimar

Errautsak

Ezkerreko ikasgai sakonak

Itzala

Egia (III)

Gezurra (II)

Jabetzaz (I)

Jabetzaz (II)

Aurora

Emakumea izaten ikasten

Nagore

Hiesa edo printzipioen ahuldadea

Ihesean

Ainara

Alazne eta Ainara

Sexualitate irakaspena

Ametsa

Zaldi beltza

Isilpena (III)

Gerraz (I)

Gerraz (II)

Gerraz (III)

Gaixotutako familiak

Deserria (I)

Salatariak

Deserria (II)

Deslekuan

Betirako agur errepikatuak

Mendeku arraroak

Etxea

Sylvia Plath

Isilpena (IV)

Eskola

Lekukoak

Helduen botereaz

Ametsa

Isilik eta geldi

Beldurra

Mila gau eta bat gehiago

Norberaren barrutik at

Zoroak

No sabemos dividir

Akusazio faltsuak

Hiria

Hieron I.a, tiranoa

Ametsa

Miyó Vestrini (I)

Ametsa

Herriraturik

Alejandra Pizarnik

Ametsen kontuak

Autobusa

Sorgortasuna

Hilekoa

Aberri salbatzailea izateko gida laburra

Plaudite amici

Tragedia

Marina Tsvetaieva

Ametsa

Sexualitatea ikasten

Segi aurrera putakume hori!

Omayraren begiak

Königin der Nacht

Erlijioa eta superstizioa

Beti egin daiteke hobeto

Noiz bihurtzen dira neskak emakume?

Heriotza atsegina

Miyó Vestrini (II)

Bekatuen konfesioa

Suizidioa

Zientziaz

Zientzia eta filosofia

Weltschmerz edo mundu mina

Noia

Parresia

Ametsa

Quomodo fides a principibus sit servanda

Nire minbizia

Requiem

Erosi: 14,72
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Erreka haizea

Heriotzaz

Virginia Woolf (I)

Bakardadea

Jabetza

Galera

Errua

Virginia Woolf (II)

Mendeku oharrak

Ametsa

Labartza herria

Oreka eta desoreka

Keinuak

Sentimenduez

Heroismo eta pasibitatea

Amorrua

Alfonsina Storni

Ametsa

Isilpena (I)

Maitasunaz

Ametsa

Eskubideak

Sufrikarioa eta mina

Min fisikoa

Ametsa

Arima hilak

Hilezkortasuna

Ametsa

Erredentzioa

Talde pentsamendua

Boterea taldeetan

Botereaz

Anne Sexton (I)

Anne Sexton (II)

Egia (I)

Gezurra (I)

Berakatzak

Ametsa

Isilpena (II)

Botere sarea

Egia (II)

Istorio amaiezina

Anne Sexton (III)

Nartzisismoaz

Ametsa

Ingeborg Bachmann (I)

Ingeborg Bachmann (II)

Ingeborg Bachmann (III)

Aimar

Errautsak

Ezkerreko ikasgai sakonak

Itzala

Egia (III)

Gezurra (II)

Jabetzaz (I)

Jabetzaz (II)

Aurora

Emakumea izaten ikasten

Nagore

Hiesa edo printzipioen ahuldadea

Ihesean

Ainara

Alazne eta Ainara

Sexualitate irakaspena

Ametsa

Zaldi beltza

Isilpena (III)

Gerraz (I)

Gerraz (II)

Gerraz (III)

Gaixotutako familiak

Deserria (I)

Salatariak

Deserria (II)

Deslekuan

Betirako agur errepikatuak

Mendeku arraroak

Etxea

Sylvia Plath

Isilpena (IV)

Eskola

Lekukoak

Helduen botereaz

Ametsa

Isilik eta geldi

Beldurra

Mila gau eta bat gehiago

Norberaren barrutik at

Zoroak

No sabemos dividir

Akusazio faltsuak

Hiria

Hieron I.a, tiranoa

Ametsa

Miyó Vestrini (I)

Ametsa

Herriraturik

Alejandra Pizarnik

Ametsen kontuak

Autobusa

Sorgortasuna

Hilekoa

Aberri salbatzailea izateko gida laburra

Plaudite amici

Tragedia

Marina Tsvetaieva

Ametsa

Sexualitatea ikasten

Segi aurrera putakume hori!

Omayraren begiak

Königin der Nacht

Erlijioa eta superstizioa

Beti egin daiteke hobeto

Noiz bihurtzen dira neskak emakume?

Heriotza atsegina

Miyó Vestrini (II)

Bekatuen konfesioa

Suizidioa

Zientziaz

Zientzia eta filosofia

Weltschmerz edo mundu mina

Noia

Parresia

Ametsa

Quomodo fides a principibus sit servanda

Nire minbizia

Requiem

 

 

UMEEN BOTERETZEA

 

Ulertuko al duzue behingoz denok, zuek eta gu,
itsasontzi berean goazela?
Gure jabeak berberak direla,
soka berari korapilo berberez loturik gaudela?
Zera esan nahi dugu: zuek,
emakume guztiok, eta gu, ume guztiok.

Christiane Rochefort

 

         Arestian esan legez, boterea ez da berez gauza dongea, ahalmen hori zelan erabiltzen den da gakoa. Feministok ondo dakigu. Eta ondo dakigu geure burua boteretzea, gai sentitzea, indarra eskuratzea, lehenbiziko pausoa dela zapaltzen gaituen boterea borrokatu nahi badugu.

         Gazteek pairatzen duten zapalketari aurre egiteko, hau da, helduen boterea borrokatzeko, euren buruak boteretzeari ekin behar diote. Berez zaila bada, umeen kasuan are zailagoa.

         Infantia, latinez, “ahotsik ez daukana”. Infantea ez da hitz egiten ez dakiena, baizik eta jende aurrean hitz egiten ez duena, esateko daukana azalarazten ez duena. Ordutik hona hori ez da aldatu: ahotsa lapurtu egiten zaie umeei.

         Soziologiaren ikuspuntutik, infancia, enfance, infancy delakoa kulturalki eta historikoki eraikitako kondizio soziala da, botere harremanek ezaugarritzen dutena; sozialki eraikitako esparrua, alegia. Haurreria edo umeteria haurrek edo umeek osatzen duten talde soziala da.

         Botere harremanak bereziki klase, genero edota arraza aldagaien arabera ikertuak izan diren bitartean, nahiko berria da adin aldagaiaren inguruan aztertzea. Haurtzaroa garapen biologikoaren ikuspegitik baino ez da izan hartua: pertsonak pertsona garatua izateko, hau da, heldua izateko, aurretiaz pasa beharreko aroa, urte tartea da haurtzaroa.

         Umeak “heldu potentzialak” baino ez dira ikuspegi horretatik. Umeen etorkizuna da axola duena, euren ongizatea etorkizunaren arabera neurtzen da eta ez momentuko ongizatearen arabera. Etorkizuna da erreferentzia eta, hortaz, haurrak “pertsona proiektuak” dira, oraindik pertsona ez direnak.

         Umeek, Manfred Liebelek dioenez, talde sozial moduan, “mutututako taldeen” ezaugarriak dauzkate: jendartean behe maila betetzen dute, zilegitasuna kendu zaie eta onespenik ez dute izaten (“umekeria” mespretxuzko terminoa da, adibidez), ez daukate erabakitzeko ahalmenik ezta euren interes zuzeneko diren gai politiko, ekonomiko eta sozialetan eragiteko aukerarik ere.

         Nazio Batuen Erakundeak umeak eskubide subjektu bihurtu bazituen ere, argi ikus daiteke hor datzan botere harremana: nagusiek, alde bakarrez, “emandako” eskubideak dira eta denak daude babesaren edota zaintzaren ikuspegitik eginda, edozein gai edo aferatan parte hartzea eta ahotsa izatea guztiz alboratzen den bitartean.

         Etxean, sofan jesarrita, telebistan telefilm txarra: bikote bat banandu behar zen, alaba bi zeuzkaten. 10 eta 8 urtekoak. Amari galdetu nion ea zergatik ez zieten alabei galdetzen norekin bizi nahi zuten, hamar eta zortzi urte baitzeuzkaten zegoeneko. Amaren erantzuna “Ez, ez, ez, hamazortzi urte ez, hamar eta zortzi”. Berba egiteko eskubiderik ez zeukaten, beraz. Uste dut nik ere zortzi urte inguru neuzkala orduan.

         Umeen ahalduntzea eta parte hartzea estuki loturik daude. Izan ere, ahalduntzea ezinbestekoa da parte hartu ahal izateko eta ahotsa entzunarazteko. Eta hiru puntu dira funtsezkoak:

  –Pentsamendu propio eta kritikoa izatea, aukeratu eta erabaki ahal izateko. Nagusiek ezin dituzte euren pentsamendu, aukera eta erabakiak inposatu.

  –Iritzia emateko eta azaltzeko ahalmena izatea. Nagusiek ezin dituzte umeen iritziak gutxietsi edota zigortu.

  –Koertzio egoerak identifikatu eta salatzea, izan eskolan, familian edo lagun artean.

 

         Oso gutxira arte emakumeok egoera horretan edo geunden edo bagaude hainbat eta hainbat tokitan: gure pentsamenduak senarraren pentsamendu berberak izan behar dira; ezin dugu iritzi propiorik eman, eta zer esan koertzio eta bortxa egoerez.

 

         Bestalde, jadanik umeak ez garenez gero, helduak izanda, ezertarako balio du lehen ginen umeak boteretzea? Zelan egin daiteke prozesu hori? Zelan boteretu ahal da jadanik existitzen ez den norbait?