Erreka haizea
Erreka haizea
2018, saiakera
192 orrialde
978-84-17051-13-6
Azaleko argazkia: Itziar Bastarrika Madinabeitia
Sonia González
1977, Barakaldo
 
Erreka haizea
2018, saiakera
192 orrialde
978-84-17051-13-6
aurkibidea

Aurkibidea

Erreka haizea

Heriotzaz

Virginia Woolf (I)

Bakardadea

Jabetza

Galera

Errua

Virginia Woolf (II)

Mendeku oharrak

Ametsa

Labartza herria

Oreka eta desoreka

Keinuak

Sentimenduez

Heroismo eta pasibitatea

Amorrua

Alfonsina Storni

Ametsa

Isilpena (I)

Maitasunaz

Ametsa

Eskubideak

Sufrikarioa eta mina

Min fisikoa

Ametsa

Arima hilak

Hilezkortasuna

Ametsa

Erredentzioa

Talde pentsamendua

Boterea taldeetan

Botereaz

Anne Sexton (I)

Anne Sexton (II)

Egia (I)

Gezurra (I)

Berakatzak

Ametsa

Isilpena (II)

Botere sarea

Egia (II)

Istorio amaiezina

Anne Sexton (III)

Nartzisismoaz

Ametsa

Ingeborg Bachmann (I)

Ingeborg Bachmann (II)

Ingeborg Bachmann (III)

Aimar

Errautsak

Ezkerreko ikasgai sakonak

Itzala

Umeen boteretzea

Egia (III)

Gezurra (II)

Jabetzaz (I)

Jabetzaz (II)

Aurora

Emakumea izaten ikasten

Nagore

Hiesa edo printzipioen ahuldadea

Ihesean

Ainara

Alazne eta Ainara

Sexualitate irakaspena

Ametsa

Zaldi beltza

Isilpena (III)

Gerraz (I)

Gerraz (II)

Gerraz (III)

Gaixotutako familiak

Deserria (I)

Salatariak

Deserria (II)

Deslekuan

Betirako agur errepikatuak

Mendeku arraroak

Etxea

Sylvia Plath

Isilpena (IV)

Eskola

Lekukoak

Helduen botereaz

Ametsa

Isilik eta geldi

Beldurra

Mila gau eta bat gehiago

Norberaren barrutik at

Zoroak

No sabemos dividir

Akusazio faltsuak

Hiria

Hieron I.a, tiranoa

Ametsa

Miyó Vestrini (I)

Ametsa

Herriraturik

Alejandra Pizarnik

Ametsen kontuak

Autobusa

Sorgortasuna

Hilekoa

Aberri salbatzailea izateko gida laburra

Plaudite amici

Tragedia

Marina Tsvetaieva

Ametsa

Sexualitatea ikasten

Segi aurrera putakume hori!

Omayraren begiak

Königin der Nacht

Erlijioa eta superstizioa

Beti egin daiteke hobeto

Noiz bihurtzen dira neskak emakume?

Heriotza atsegina

Miyó Vestrini (II)

Bekatuen konfesioa

Zientziaz

Zientzia eta filosofia

Weltschmerz edo mundu mina

Noia

Parresia

Ametsa

Quomodo fides a principibus sit servanda

Nire minbizia

Requiem

Erosi: 14,72
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Erreka haizea

Heriotzaz

Virginia Woolf (I)

Bakardadea

Jabetza

Galera

Errua

Virginia Woolf (II)

Mendeku oharrak

Ametsa

Labartza herria

Oreka eta desoreka

Keinuak

Sentimenduez

Heroismo eta pasibitatea

Amorrua

Alfonsina Storni

Ametsa

Isilpena (I)

Maitasunaz

Ametsa

Eskubideak

Sufrikarioa eta mina

Min fisikoa

Ametsa

Arima hilak

Hilezkortasuna

Ametsa

Erredentzioa

Talde pentsamendua

Boterea taldeetan

Botereaz

Anne Sexton (I)

Anne Sexton (II)

Egia (I)

Gezurra (I)

Berakatzak

Ametsa

Isilpena (II)

Botere sarea

Egia (II)

Istorio amaiezina

Anne Sexton (III)

Nartzisismoaz

Ametsa

Ingeborg Bachmann (I)

Ingeborg Bachmann (II)

Ingeborg Bachmann (III)

Aimar

Errautsak

Ezkerreko ikasgai sakonak

Itzala

Umeen boteretzea

Egia (III)

Gezurra (II)

Jabetzaz (I)

Jabetzaz (II)

Aurora

Emakumea izaten ikasten

Nagore

Hiesa edo printzipioen ahuldadea

Ihesean

Ainara

Alazne eta Ainara

Sexualitate irakaspena

Ametsa

Zaldi beltza

Isilpena (III)

Gerraz (I)

Gerraz (II)

Gerraz (III)

Gaixotutako familiak

Deserria (I)

Salatariak

Deserria (II)

Deslekuan

Betirako agur errepikatuak

Mendeku arraroak

Etxea

Sylvia Plath

Isilpena (IV)

Eskola

Lekukoak

Helduen botereaz

Ametsa

Isilik eta geldi

Beldurra

Mila gau eta bat gehiago

Norberaren barrutik at

Zoroak

No sabemos dividir

Akusazio faltsuak

Hiria

Hieron I.a, tiranoa

Ametsa

Miyó Vestrini (I)

Ametsa

Herriraturik

Alejandra Pizarnik

Ametsen kontuak

Autobusa

Sorgortasuna

Hilekoa

Aberri salbatzailea izateko gida laburra

Plaudite amici

Tragedia

Marina Tsvetaieva

Ametsa

Sexualitatea ikasten

Segi aurrera putakume hori!

Omayraren begiak

Königin der Nacht

Erlijioa eta superstizioa

Beti egin daiteke hobeto

Noiz bihurtzen dira neskak emakume?

Heriotza atsegina

Miyó Vestrini (II)

Bekatuen konfesioa

Zientziaz

Zientzia eta filosofia

Weltschmerz edo mundu mina

Noia

Parresia

Ametsa

Quomodo fides a principibus sit servanda

Nire minbizia

Requiem

 

 

SUIZIDIOA

 

         Suizidioa, latinez suicidium, “sui-caedere”.

         Terminoaren erabilera, hala ere, nahiko berria da. XVIII. mendean, urte gutxiren tartean, hiru autoretan topa dezakegu: Prévost abatearen Le Pour et Contre kazetan, Desfontaines abatearen Observations sur les écrits modernes-en XI. liburukian, eta Voltaireren Du suicide ou de l’homicide de soi-même obran.

         Mende bat geroago Étienne Esquirol psikiatra luze aritu zen suizidioaz Des maladies mentales considérées sous les rapports médical, hygiénique et médico-légal obrako lehen liburukiaren amaieran: horretara eroaten duten egoerak, sintomak, arrazoiak eta prebenitzeko erak azaldu zituen, besteak beste.

         Esquirolena da pasarte ezagun hau:

         “Ez dago gizabanakorik bere buruaz beste egitea inoiz bururatu ez zaionik, ezta zubi batetik pasatzean salto egiteko gogoa izan ez duenik ere”.

         Hiltzeko ideiak izatea arrunta dela konturatu zen Esquirol, baina arruntasun honetatik suizidiora eroaten duen prozedura ez da Pierre Moron psikiatrak 1987an Esquirolen ahotan ipini zuena bezain borobila. Azken honek suizidioaz idatzi zuen liburuan eskerrak eman behar izan zizkion aurreko mendeko medikuari, orrialde nahikotxo plagiatu zizkion eta. Hala ere, esaldi bakarra aitortu eta, gainera, erdia asmaturik. Esaldi horren jarraipena ez da izan sekula “Gizakiak eroaldian baizik ez du bere buruaz beste egiten, eta suizidatu guztiak alienatuak dira”.

         Esquirolek gauza arrunt moduan onartzen zuen suizidioaren ideia, edonork noizbait izan duen ideia dela, alegia. Baina, esaten zuenez, zenbaitetan ideia hori gero eta toki handiagoa hartuz joaten da pertsonaren baten buruan, harik eta beste ideia guztiak zokoratu eta minei alde egiteko modu bakartzat agertu arte. Gaixotasuntzat hartzen badu ere, paragrafoari erreparatuz gero, esan genezake ideiaren kantitate edo intentsitate maila dela gakoa.

         Suizidioaz hainbat azterketa egin dira hiru mendetan zehar eta gaurko egunean osasun arloek noizero ateratzen dituzte estatistikak eta suiziden tipologiak. Datu bi errepikatzen dira guztietan: gizonezko gehiagok egiten dute euren buruaz beste eta moduak bortitzagoak izaten dira euren kasuan.

 

         Hala ere, Émile Durkheim soziologoak 1897an idatzitako obran baino ez dut topatu atentzioa egin zidan datu bat. Datuak orotara ematen dira, zenbat gizon, zenbat emakume, zenbat gazte, zenbat zahar, zenbat ezkondu, zenbat ezkongabe. Durkheimek emaitza adierazgarri bat aurkitu zuen: gizonak gehiago ziren adin tarte guztietan, esan bezala, baina aldagai honi egoera zibilaren aldagaia uztartu zionean eta datuak adin tarte ezberdinetan kokatu zituenean, zera ikusi zuen, behin ezkonduta, gizonezkoen ehunekoa jaitsi eta emakumezkoena igotzen zela.

         Datuen ondorioa ematerakoan, Durkheimek sasoi hartan nahiko zabalduta zegoen ustea gezurtatzeko profitatu zuen. Émilek nahita azaleratu zuen ez zela egia ezkondu ostean emakumezkoek “irabazi” eta gizonezkoek “galtzen” zutenik.