Erreka haizea
Erreka haizea
2018, saiakera
192 orrialde
978-84-17051-13-6
Azaleko argazkia: Itziar Bastarrika Madinabeitia
Sonia González
1977, Barakaldo
 
Erreka haizea
2018, saiakera
192 orrialde
978-84-17051-13-6
aurkibidea

Aurkibidea

Erreka haizea

Heriotzaz

Virginia Woolf (I)

Bakardadea

Jabetza

Galera

Errua

Virginia Woolf (II)

Mendeku oharrak

Ametsa

Labartza herria

Oreka eta desoreka

Keinuak

Sentimenduez

Heroismo eta pasibitatea

Amorrua

Alfonsina Storni

Ametsa

Isilpena (I)

Ametsa

Eskubideak

Sufrikarioa eta mina

Min fisikoa

Ametsa

Arima hilak

Hilezkortasuna

Ametsa

Erredentzioa

Talde pentsamendua

Boterea taldeetan

Botereaz

Anne Sexton (I)

Anne Sexton (II)

Egia (I)

Gezurra (I)

Berakatzak

Ametsa

Isilpena (II)

Botere sarea

Egia (II)

Istorio amaiezina

Anne Sexton (III)

Nartzisismoaz

Ametsa

Ingeborg Bachmann (I)

Ingeborg Bachmann (II)

Ingeborg Bachmann (III)

Aimar

Errautsak

Ezkerreko ikasgai sakonak

Itzala

Umeen boteretzea

Egia (III)

Gezurra (II)

Jabetzaz (I)

Jabetzaz (II)

Aurora

Emakumea izaten ikasten

Nagore

Hiesa edo printzipioen ahuldadea

Ihesean

Ainara

Alazne eta Ainara

Sexualitate irakaspena

Ametsa

Zaldi beltza

Isilpena (III)

Gerraz (I)

Gerraz (II)

Gerraz (III)

Gaixotutako familiak

Deserria (I)

Salatariak

Deserria (II)

Deslekuan

Betirako agur errepikatuak

Mendeku arraroak

Etxea

Sylvia Plath

Isilpena (IV)

Eskola

Lekukoak

Helduen botereaz

Ametsa

Isilik eta geldi

Beldurra

Mila gau eta bat gehiago

Norberaren barrutik at

Zoroak

No sabemos dividir

Akusazio faltsuak

Hiria

Hieron I.a, tiranoa

Ametsa

Miyó Vestrini (I)

Ametsa

Herriraturik

Alejandra Pizarnik

Ametsen kontuak

Autobusa

Sorgortasuna

Hilekoa

Aberri salbatzailea izateko gida laburra

Plaudite amici

Tragedia

Marina Tsvetaieva

Ametsa

Sexualitatea ikasten

Segi aurrera putakume hori!

Omayraren begiak

Königin der Nacht

Erlijioa eta superstizioa

Beti egin daiteke hobeto

Noiz bihurtzen dira neskak emakume?

Heriotza atsegina

Miyó Vestrini (II)

Bekatuen konfesioa

Suizidioa

Zientziaz

Zientzia eta filosofia

Weltschmerz edo mundu mina

Noia

Parresia

Ametsa

Quomodo fides a principibus sit servanda

Nire minbizia

Requiem

Erosi: 14,72
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Erreka haizea

Heriotzaz

Virginia Woolf (I)

Bakardadea

Jabetza

Galera

Errua

Virginia Woolf (II)

Mendeku oharrak

Ametsa

Labartza herria

Oreka eta desoreka

Keinuak

Sentimenduez

Heroismo eta pasibitatea

Amorrua

Alfonsina Storni

Ametsa

Isilpena (I)

Ametsa

Eskubideak

Sufrikarioa eta mina

Min fisikoa

Ametsa

Arima hilak

Hilezkortasuna

Ametsa

Erredentzioa

Talde pentsamendua

Boterea taldeetan

Botereaz

Anne Sexton (I)

Anne Sexton (II)

Egia (I)

Gezurra (I)

Berakatzak

Ametsa

Isilpena (II)

Botere sarea

Egia (II)

Istorio amaiezina

Anne Sexton (III)

Nartzisismoaz

Ametsa

Ingeborg Bachmann (I)

Ingeborg Bachmann (II)

Ingeborg Bachmann (III)

Aimar

Errautsak

Ezkerreko ikasgai sakonak

Itzala

Umeen boteretzea

Egia (III)

Gezurra (II)

Jabetzaz (I)

Jabetzaz (II)

Aurora

Emakumea izaten ikasten

Nagore

Hiesa edo printzipioen ahuldadea

Ihesean

Ainara

Alazne eta Ainara

Sexualitate irakaspena

Ametsa

Zaldi beltza

Isilpena (III)

Gerraz (I)

Gerraz (II)

Gerraz (III)

Gaixotutako familiak

Deserria (I)

Salatariak

Deserria (II)

Deslekuan

Betirako agur errepikatuak

Mendeku arraroak

Etxea

Sylvia Plath

Isilpena (IV)

Eskola

Lekukoak

Helduen botereaz

Ametsa

Isilik eta geldi

Beldurra

Mila gau eta bat gehiago

Norberaren barrutik at

Zoroak

No sabemos dividir

Akusazio faltsuak

Hiria

Hieron I.a, tiranoa

Ametsa

Miyó Vestrini (I)

Ametsa

Herriraturik

Alejandra Pizarnik

Ametsen kontuak

Autobusa

Sorgortasuna

Hilekoa

Aberri salbatzailea izateko gida laburra

Plaudite amici

Tragedia

Marina Tsvetaieva

Ametsa

Sexualitatea ikasten

Segi aurrera putakume hori!

Omayraren begiak

Königin der Nacht

Erlijioa eta superstizioa

Beti egin daiteke hobeto

Noiz bihurtzen dira neskak emakume?

Heriotza atsegina

Miyó Vestrini (II)

Bekatuen konfesioa

Suizidioa

Zientziaz

Zientzia eta filosofia

Weltschmerz edo mundu mina

Noia

Parresia

Ametsa

Quomodo fides a principibus sit servanda

Nire minbizia

Requiem

 

 

MAITASUNAZ

 

         Goizaldetik goizaldera albistegietara loturik hainbat urte eman ostean, azkenaldi honetan ez daukat gogo larregi gerra partea irakurtzeko, entzuteko edota ikusteko. Gaur, askorik pentsatu barik, teleberria ipini dut. Politika arloko berba hustuen ondoren, makroekonomia arloko zenbaki hutsak eta gero, albiste “gogorren” ostean, albiste “samurren” atala ailegatu da.

         Meditazio mintegi bat. Kamerak girotze hartualdiak egin ditu. Antzoki edo biltzar aretoa dirudi. Handia. Publikorantz egin du ekorketa. Han jesarrita dauden lagunen %90 inguru —edo gehiago— andrazkoak dira. Adin, arropa eta orrazkera, itxura ezberdinetakoak. Gero, ponentzia mahaira zuzendu du objektiboa. Mahai luzea da, bertan dauden gizonentzat gehiegizkoa. Hiru gizon, berrogeita hamar urte ingurukoak hirurak, bizar zuridunak, oihal argi eta nasaiez jantziak.

         Albistearen off ahotsa amaitu eta hizlarietako bati galdetzeari ekin dio pantailan ageri ez den kazetariak. Elkarrizketatuak, hala ere, ez du nondik norakoen laburpenik egin. Bertan esandako gauza guztien artean, txundigarrien suerta litekeen esaldi borobila aukeratu du jakinduriaz jantzi nahi duen ahots sakon eta pausatuaz. Publikoaren aurrean egin duenean egiaztatu ahal izan du benetan dela emankorra; orain, etxeko sofatik berari begira daudenen artean ere zirrara berbera lortzeko segurtasunaz ari da.

         “Norbaiti ‘maite zaitut’ esaten diogunean, benetan esaten ari garena <maita nazazu> baino ez da”.

         Antzoki edo batzar aretoko andre guztiak zein etxeko sofatik begira dauden beste andreak buruaz baietz-baietz-baietz egiten imajinatu ditut. Euren harremanetan izan dituzten hainbat porrot saldo etorri zaie gogora eta, behingoz, mahai zabal batetik adituren batek eman die jadanik suposatzen zuten erantzuna. Oker maitatu dute: batzuk ez ei direlako beste pertsona bat benetan maitatzeko gai izan; beste batzuek euren burua nahiko maitatzen ez dutelako. Porrot horiek guztiak euren erruz izan direla jabetu dira esaldi magiko bakar batez.

         Andre horiek guztiek zertan meditatu behar duten esaldi borobil, erraz eta bakan batean kontzentratu ahal izanaz guztiz puztuta eta harro joan da hizlaria pasabidetik aurrera. Ondo egingo du lo gaur, bere arrakasta izara artean induskatzen. Publikoaren %90 —edo gehiago—, ordea, zergatik egin duen beti dena hain oker, zer aldatu behar duen eta inoiz aldatzeko gai izango ote den hasiko da, lixazkoak ematen duten izaren artean bueltaka.

         “Maite zaitut” bakoitzaren atzean “maita nazazu” bat ezkutatzen ei da.

         Jaiotzetik eta jaio bezain pronto, pertsona guztiok daukagun premia bizia da hori. Ez maitatzea, maitatuak eta zainduak izatea baino. Besotako umeek, oraindik berbetan ez dakiten, oraindik pertsonak direnik ere ez dakiten, oraindik mundua zer den ez dakiten ume txiki horiek, maitasunik eta zaintzarik ezean, garapen arazo biziak izaten ei dituzte. Maitatuak izatea gure funtsezko premia fisiologikoa da, jatea, edatea, lo egitea bezainbestekoa.

         Beste norbait maitatzea? Jasotzen dugun maitasuna, benetan maitasun izateko, elkarrenganakoa izan behar dela egiaztatzen dugunean dator. Ez da premia fisiologikoa, harremanek eta denborak erakutsitako premia soziologikoa baino.

         Maitasuna eskatzea funtsezko beharra betetzera dator. Bestea maitatzea behar hori betetzearen trukea daukagu. Ez dago bestea maitatzerik, maitatuak sentitzen ez bagara. Honetan ezin naiz Erich Frommekin guztiz ados egon. “Maite zaitut behar zaitudalako” heldutasunik gabeko maitasunari eta “behar zaitut maite zaitudalako” maitasun helduari lotzen dizkie.

         “Behar zaitut maite zaitudalako” eta “maite naute maite dudalako” esaldiak lotzen ditu, horrenbestez, Frommek. Eta, hortaz, “maite zaitut behar zaitudalako” esaldiari “maite dut maite nautelako” proposizioa dagokio. Norabide bietakoak beharrezkoak direlakoan nago.

         Emakumeok maitasuna emanez gero, maitasuna jasoko dugula uste dugu gehiegitan. Hala sinetsarazi digute. Maitasuna eman eta eman eta eman, azkenik, noizbait, maitasuna hartuko dugulakoan. Egoismo dosi handiak behar dituen maitasun-ekintza honetarako, andreoi eskuzabaltasuna baino ez digute irakatsi, gure nahi eta beharrak isilarazi behar ditugula.