Erreka haizea
Erreka haizea
2018, saiakera
192 orrialde
978-84-17051-13-6
Azaleko argazkia: Itziar Bastarrika Madinabeitia
Sonia González
1977, Barakaldo
 
Erreka haizea
2018, saiakera
192 orrialde
978-84-17051-13-6
aurkibidea

Aurkibidea

Erreka haizea

Heriotzaz

Virginia Woolf (I)

Bakardadea

Jabetza

Galera

Errua

Virginia Woolf (II)

Mendeku oharrak

Ametsa

Labartza herria

Oreka eta desoreka

Keinuak

Sentimenduez

Heroismo eta pasibitatea

Amorrua

Alfonsina Storni

Ametsa

Isilpena (I)

Maitasunaz

Ametsa

Eskubideak

Sufrikarioa eta mina

Min fisikoa

Ametsa

Arima hilak

Hilezkortasuna

Ametsa

Erredentzioa

Talde pentsamendua

Boterea taldeetan

Botereaz

Anne Sexton (I)

Anne Sexton (II)

Egia (I)

Gezurra (I)

Berakatzak

Ametsa

Isilpena (II)

Botere sarea

Egia (II)

Istorio amaiezina

Anne Sexton (III)

Nartzisismoaz

Ametsa

Ingeborg Bachmann (I)

Ingeborg Bachmann (II)

Ingeborg Bachmann (III)

Aimar

Errautsak

Ezkerreko ikasgai sakonak

Itzala

Umeen boteretzea

Egia (III)

Gezurra (II)

Jabetzaz (I)

Jabetzaz (II)

Aurora

Emakumea izaten ikasten

Nagore

Hiesa edo printzipioen ahuldadea

Ihesean

Ainara

Alazne eta Ainara

Sexualitate irakaspena

Ametsa

Zaldi beltza

Isilpena (III)

Gerraz (I)

Gerraz (II)

Gerraz (III)

Gaixotutako familiak

Deserria (I)

Salatariak

Deserria (II)

Deslekuan

Betirako agur errepikatuak

Mendeku arraroak

Etxea

Sylvia Plath

Isilpena (IV)

Eskola

Lekukoak

Helduen botereaz

Ametsa

Isilik eta geldi

Beldurra

Mila gau eta bat gehiago

Norberaren barrutik at

Zoroak

No sabemos dividir

Akusazio faltsuak

Hiria

Hieron I.a, tiranoa

Ametsa

Miyó Vestrini (I)

Ametsa

Herriraturik

Alejandra Pizarnik

Ametsen kontuak

Autobusa

Sorgortasuna

Hilekoa

Plaudite amici

Tragedia

Marina Tsvetaieva

Ametsa

Sexualitatea ikasten

Segi aurrera putakume hori!

Omayraren begiak

Königin der Nacht

Erlijioa eta superstizioa

Beti egin daiteke hobeto

Noiz bihurtzen dira neskak emakume?

Heriotza atsegina

Miyó Vestrini (II)

Bekatuen konfesioa

Suizidioa

Zientziaz

Zientzia eta filosofia

Weltschmerz edo mundu mina

Noia

Parresia

Ametsa

Quomodo fides a principibus sit servanda

Nire minbizia

Requiem

Erosi: 14,72
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Erreka haizea

Heriotzaz

Virginia Woolf (I)

Bakardadea

Jabetza

Galera

Errua

Virginia Woolf (II)

Mendeku oharrak

Ametsa

Labartza herria

Oreka eta desoreka

Keinuak

Sentimenduez

Heroismo eta pasibitatea

Amorrua

Alfonsina Storni

Ametsa

Isilpena (I)

Maitasunaz

Ametsa

Eskubideak

Sufrikarioa eta mina

Min fisikoa

Ametsa

Arima hilak

Hilezkortasuna

Ametsa

Erredentzioa

Talde pentsamendua

Boterea taldeetan

Botereaz

Anne Sexton (I)

Anne Sexton (II)

Egia (I)

Gezurra (I)

Berakatzak

Ametsa

Isilpena (II)

Botere sarea

Egia (II)

Istorio amaiezina

Anne Sexton (III)

Nartzisismoaz

Ametsa

Ingeborg Bachmann (I)

Ingeborg Bachmann (II)

Ingeborg Bachmann (III)

Aimar

Errautsak

Ezkerreko ikasgai sakonak

Itzala

Umeen boteretzea

Egia (III)

Gezurra (II)

Jabetzaz (I)

Jabetzaz (II)

Aurora

Emakumea izaten ikasten

Nagore

Hiesa edo printzipioen ahuldadea

Ihesean

Ainara

Alazne eta Ainara

Sexualitate irakaspena

Ametsa

Zaldi beltza

Isilpena (III)

Gerraz (I)

Gerraz (II)

Gerraz (III)

Gaixotutako familiak

Deserria (I)

Salatariak

Deserria (II)

Deslekuan

Betirako agur errepikatuak

Mendeku arraroak

Etxea

Sylvia Plath

Isilpena (IV)

Eskola

Lekukoak

Helduen botereaz

Ametsa

Isilik eta geldi

Beldurra

Mila gau eta bat gehiago

Norberaren barrutik at

Zoroak

No sabemos dividir

Akusazio faltsuak

Hiria

Hieron I.a, tiranoa

Ametsa

Miyó Vestrini (I)

Ametsa

Herriraturik

Alejandra Pizarnik

Ametsen kontuak

Autobusa

Sorgortasuna

Hilekoa

Plaudite amici

Tragedia

Marina Tsvetaieva

Ametsa

Sexualitatea ikasten

Segi aurrera putakume hori!

Omayraren begiak

Königin der Nacht

Erlijioa eta superstizioa

Beti egin daiteke hobeto

Noiz bihurtzen dira neskak emakume?

Heriotza atsegina

Miyó Vestrini (II)

Bekatuen konfesioa

Suizidioa

Zientziaz

Zientzia eta filosofia

Weltschmerz edo mundu mina

Noia

Parresia

Ametsa

Quomodo fides a principibus sit servanda

Nire minbizia

Requiem

 

 

ABERRI SALBATZAILEA IZATEKO GIDA LABURRA

 

         – Ganorazko aberri salbatzailea izateko, ezer baino lehen eta ezeren gainetik, horren planta eman behar da. Aberriaren etorkizuna zeure esku balego bezala jokatu behar duzu egunez egun.

 

         – Aberri salbatzailea izateko, hortaz, ez da jakintza berezirik behar. Pare bat lelo errepikaturik nahikoa izango da. Kontuz! Eta hau puntu garrantzitsua da: ezinbestekoa da komentario guztietan besteek pentsatzen dutena mespretxatzea; horrek beti ematen du hitz egiteko aukera, pentsaera propioa garatzeko premia izan barik.

 

         – Aurrekoarekin loturik, aberri salbatzailea izateko, ez da beharrezkoa aberria salbatzea helburu daukan ezer egitea. Hitz egitea nahikoa da. Era berean, oraintxe azaldutako puntuarekin koherentea izateko, ezinbestekoa da besteek egiten dutena gaitzestea; horrek beti ematen du ekimenen gainean hitz egiteko aukera, ekimen propioak garatzeko premia izan barik.

 

         – Koherentziaz ari garela, ez da aipatutakoaz besteko koherentziarik behar. Izan ere, aberri salbatzailea izateko, koherentzia ez da derrigorra. Hortaz, norberak egiten ez duena beste inori aurpegiratu ahal dio besteak ere egiten ez badu. Adibide praktikoa: beste batzuei “euskararen etsai” deitu ahal zaie gaztelera perfektuan.

 

         – Hizkuntza gauza zaila denez gero, aberri salbatzaileak analfabetoak izan daitezke batere arazo barik. Nahikoa da euskara apur bat jakitea, baina hau ere ez da derrigorra. Euskaraz hitz egiten duten aberri salbatzaileek, edonola, euskara traketsa edo euskañola egin dezakete.

 

         – Euskaraz idaztea lan lar neketsua denez, aberri salbatzaileek ez daukate horretan alferrik galtzeko denborarik. Beti egongo da menekoren bat prest zure abertzaletasun peto-petoa munduari erakusten dion testu espainola euskaratzeko.

 

         – Jarraibide sinple hauek beteta, burua ondo goratuta paseatu ahal izango zara hiritik zehar.

 

         – Gure kaleetan hainbeste salbatzaile egonda, harrigarria da zelan ez gauden oraindik denetik salbaturik.