Erreka haizea
Erreka haizea
2018, saiakera
192 orrialde
978-84-17051-13-6
Azaleko argazkia: Itziar Bastarrika Madinabeitia
Sonia González
1977, Barakaldo
 
Erreka haizea
2018, saiakera
192 orrialde
978-84-17051-13-6
aurkibidea

Aurkibidea

Erreka haizea

Heriotzaz

Virginia Woolf (I)

Bakardadea

Jabetza

Galera

Errua

Virginia Woolf (II)

Mendeku oharrak

Ametsa

Labartza herria

Oreka eta desoreka

Keinuak

Sentimenduez

Heroismo eta pasibitatea

Amorrua

Alfonsina Storni

Ametsa

Isilpena (I)

Maitasunaz

Ametsa

Eskubideak

Sufrikarioa eta mina

Min fisikoa

Ametsa

Arima hilak

Hilezkortasuna

Ametsa

Erredentzioa

Talde pentsamendua

Boterea taldeetan

Botereaz

Anne Sexton (I)

Anne Sexton (II)

Egia (I)

Gezurra (I)

Berakatzak

Ametsa

Isilpena (II)

Botere sarea

Egia (II)

Istorio amaiezina

Anne Sexton (III)

Nartzisismoaz

Ametsa

Ingeborg Bachmann (I)

Ingeborg Bachmann (II)

Ingeborg Bachmann (III)

Aimar

Errautsak

Ezkerreko ikasgai sakonak

Itzala

Umeen boteretzea

Egia (III)

Gezurra (II)

Jabetzaz (I)

Jabetzaz (II)

Aurora

Emakumea izaten ikasten

Nagore

Hiesa edo printzipioen ahuldadea

Ihesean

Ainara

Alazne eta Ainara

Sexualitate irakaspena

Ametsa

Zaldi beltza

Isilpena (III)

Gerraz (I)

Gerraz (II)

Gerraz (III)

Gaixotutako familiak

Deserria (I)

Salatariak

Deserria (II)

Deslekuan

Betirako agur errepikatuak

Mendeku arraroak

Etxea

Sylvia Plath

Isilpena (IV)

Eskola

Lekukoak

Helduen botereaz

Ametsa

Isilik eta geldi

Beldurra

Mila gau eta bat gehiago

Norberaren barrutik at

Zoroak

No sabemos dividir

Akusazio faltsuak

Hiria

Hieron I.a, tiranoa

Ametsa

Miyó Vestrini (I)

Ametsa

Herriraturik

Alejandra Pizarnik

Ametsen kontuak

Autobusa

Sorgortasuna

Hilekoa

Aberri salbatzailea izateko gida laburra

Plaudite amici

Tragedia

Marina Tsvetaieva

Ametsa

Sexualitatea ikasten

Segi aurrera putakume hori!

Omayraren begiak

Königin der Nacht

Erlijioa eta superstizioa

Beti egin daiteke hobeto

Noiz bihurtzen dira neskak emakume?

Heriotza atsegina

Miyó Vestrini (II)

Bekatuen konfesioa

Suizidioa

Zientziaz

Weltschmerz edo mundu mina

Noia

Parresia

Ametsa

Quomodo fides a principibus sit servanda

Nire minbizia

Requiem

Erosi: 14,72
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Erreka haizea

Heriotzaz

Virginia Woolf (I)

Bakardadea

Jabetza

Galera

Errua

Virginia Woolf (II)

Mendeku oharrak

Ametsa

Labartza herria

Oreka eta desoreka

Keinuak

Sentimenduez

Heroismo eta pasibitatea

Amorrua

Alfonsina Storni

Ametsa

Isilpena (I)

Maitasunaz

Ametsa

Eskubideak

Sufrikarioa eta mina

Min fisikoa

Ametsa

Arima hilak

Hilezkortasuna

Ametsa

Erredentzioa

Talde pentsamendua

Boterea taldeetan

Botereaz

Anne Sexton (I)

Anne Sexton (II)

Egia (I)

Gezurra (I)

Berakatzak

Ametsa

Isilpena (II)

Botere sarea

Egia (II)

Istorio amaiezina

Anne Sexton (III)

Nartzisismoaz

Ametsa

Ingeborg Bachmann (I)

Ingeborg Bachmann (II)

Ingeborg Bachmann (III)

Aimar

Errautsak

Ezkerreko ikasgai sakonak

Itzala

Umeen boteretzea

Egia (III)

Gezurra (II)

Jabetzaz (I)

Jabetzaz (II)

Aurora

Emakumea izaten ikasten

Nagore

Hiesa edo printzipioen ahuldadea

Ihesean

Ainara

Alazne eta Ainara

Sexualitate irakaspena

Ametsa

Zaldi beltza

Isilpena (III)

Gerraz (I)

Gerraz (II)

Gerraz (III)

Gaixotutako familiak

Deserria (I)

Salatariak

Deserria (II)

Deslekuan

Betirako agur errepikatuak

Mendeku arraroak

Etxea

Sylvia Plath

Isilpena (IV)

Eskola

Lekukoak

Helduen botereaz

Ametsa

Isilik eta geldi

Beldurra

Mila gau eta bat gehiago

Norberaren barrutik at

Zoroak

No sabemos dividir

Akusazio faltsuak

Hiria

Hieron I.a, tiranoa

Ametsa

Miyó Vestrini (I)

Ametsa

Herriraturik

Alejandra Pizarnik

Ametsen kontuak

Autobusa

Sorgortasuna

Hilekoa

Aberri salbatzailea izateko gida laburra

Plaudite amici

Tragedia

Marina Tsvetaieva

Ametsa

Sexualitatea ikasten

Segi aurrera putakume hori!

Omayraren begiak

Königin der Nacht

Erlijioa eta superstizioa

Beti egin daiteke hobeto

Noiz bihurtzen dira neskak emakume?

Heriotza atsegina

Miyó Vestrini (II)

Bekatuen konfesioa

Suizidioa

Zientziaz

Weltschmerz edo mundu mina

Noia

Parresia

Ametsa

Quomodo fides a principibus sit servanda

Nire minbizia

Requiem

 

 

ZIENTZIA ETA FILOSOFIA

 

         Gure behatzeak eragin zuzena dauka gure munduan. Orain arte gai filosofikoa baino ez zen honek zientzietara egin du salto.

         Zientzia esperimentaletan teoriak, esperientzian oinarritzen diren heinean, esperientziaz proba daitezke, hau da, egiazkoak direla demostra daiteke. Filosofiaren teorietan, ordea, demostrazio esperimentalaren ezean, ezin dira probatu eta, hortaz, euren zuzentasuna baino ezin da frogatu. Hala ere, fisika eta mekanika kuantikoaren aroan gauden honetan, zientziak orain arte ezezaguna zitzaion eremuan mugitu beharra daukala ematen du.

         Ez zitzaion erlatibitateari itxaron behar esateko esperimentatzen den mundua norberak sortzen duela edo dena dagoela erlazionaturik, bai interaktuatzen den moduarekin, bai eta behatzen den objektuarekin ere. Ezta erreala den guztia erreala dela segun eta ikusten dudan ala ez, eta ikusten dudan moduaren arabera, esateko ere.

         Baina bai frogetatik probetara pasatzeko.

         Mekanika kuantikoak zientziarentzat berria den perspektiba orokorra dakar: kontzientzia izan daitekeela, eta izan badela, gure izaeraren oinarria; munduaren zentzua topa dezakegula, baldin eta bakarrik errealitatea kontzientzian oinarritzen badugu. Izaki kontzienteak baino ezin dira izan behatzaileak. Hortaz, errealitatearen existentziari berari estu loturik gaude. Gu barik, hedatzen diren errealitateak bata bestearen gainean jartzea baino ez litzateke egongo, ezer definitiborik sekula gertatuko ez litzatekeelarik.

         Neurketaren teoria kuantikoaren arabera, behatutakoa eta behatzailea banaezinak dira. Errealitatea gelatina moldagarria baino ez da. Dena da posibilitate eta probabilitate, edonondik ibiltzen edo isurtzen, harik eta behatzaile batek behatu arte. Orduan, gauzak izaten hasten dira. Mentsurazio arazoa da hau. Atomo bat toki zehatz batean agertzen da, baldin eta soilik bere posizioa neurtzen badugu. Atomoa leku guztietan dago, harik eta behatzaile kontziente batek behatzea erabaki arte. Beraz, neurtze edo behatze ekintzak unibertso osoa sortzen du.

         Materiaren naturan nabigatzen garenean, eguneroko munduaz dakigun guztia urtzen da. Energia eta argia, fotoiak eta elektroiak ezagutzen ditugu... baina mundua ez da orain arte zientziak uste bezain finkoa. Mundu solido tridimentsional hau irudimenezkoa ei da. Erlatibitatearen eta mekanika kuantikoaren arabera, mundu hau ez da benetan existitzen. Esan bezala, behatze ekintzak gauzak aldatzen omen ditu. Baina, areago, badirudi partikulak banan-banan zenbat eta gehiago behatu, orduan eta gehiago konturatzen garela elektroi modukorik, kasu, ez dela existitzen. Elektroi bat, edo oinarrizko beste edozein partikula, beste gauza batzuekiko erlazioan baino ez da existitzen, beste partikula batzuekiko erlazioan edo unibertsoarekiko berarekiko erlazioan. Ez da objekturik existitzen, erlazioak baino.

         Materia solidotzat hartzen genuen hura ez da hain solido ikusten, gero eta gutxiago. Ezagutzen ditugun errealitate bakarrak gure burmuinak fabrikatzen dituenak dira. Jasotzen ditugun seinaleak hologrametan antolatu eta kanporantz proiektatzen ditugu. Eta horri errealitate deitzen diogu. Errealitatea deskribatzeko erabiltzen ditugun kategoria kontzeptualak, hortaz, gure buru barruko fenomenoak dira, ez daude hor kanpoan. Gehienetan hau arazo filosofikoa da, baina fisika kuantikora heltzen denean, konturatzen gara honek eragin errealak badituela. Eragin hauetako bat: partikula subatomiko bi banandurik hartu, adibidez, elektroi bi, eta baldintza batzuen arabera estimulatzen baditugu, berdin da ze urrun dauden gero bata bestearengandik, estimuluak biei eragingo die. Honek zera esan nahi du, materia fisikoki behin batuz gero, energiak hortxe iraungo duela, elkar konektatzen, baita banatuz gero ere.

         Hortaz, denboran nahiko atzera bagoaz, badakigu hedatzen ari den unibertso honetako materia guztia, partikula guztiak, batuta zeudela eta atzamar artean eutsi genezakeen partikula batean sartzen zirela. Denok izan ginen sasoi batean partikula berberaren parte, unibertsoa sortu zuen partikula, alegia. Eta partikula horiek, orain banandurik eta hedatzen badaude ere, energetikoki oraindik gaude denok loturik.