Erreka haizea
Erreka haizea
2018, saiakera
192 orrialde
978-84-17051-13-6
Azaleko argazkia: Itziar Bastarrika Madinabeitia
Sonia González
1977, Barakaldo
 
Erreka haizea
2018, saiakera
192 orrialde
978-84-17051-13-6
aurkibidea

Aurkibidea

Erreka haizea

Heriotzaz

Virginia Woolf (I)

Bakardadea

Jabetza

Galera

Errua

Virginia Woolf (II)

Mendeku oharrak

Ametsa

Labartza herria

Oreka eta desoreka

Keinuak

Sentimenduez

Heroismo eta pasibitatea

Amorrua

Alfonsina Storni

Ametsa

Isilpena (I)

Maitasunaz

Ametsa

Eskubideak

Sufrikarioa eta mina

Min fisikoa

Ametsa

Arima hilak

Hilezkortasuna

Ametsa

Erredentzioa

Boterea taldeetan

Botereaz

Anne Sexton (I)

Anne Sexton (II)

Egia (I)

Gezurra (I)

Berakatzak

Ametsa

Isilpena (II)

Botere sarea

Egia (II)

Istorio amaiezina

Anne Sexton (III)

Nartzisismoaz

Ametsa

Ingeborg Bachmann (I)

Ingeborg Bachmann (II)

Ingeborg Bachmann (III)

Aimar

Errautsak

Ezkerreko ikasgai sakonak

Itzala

Umeen boteretzea

Egia (III)

Gezurra (II)

Jabetzaz (I)

Jabetzaz (II)

Aurora

Emakumea izaten ikasten

Nagore

Hiesa edo printzipioen ahuldadea

Ihesean

Ainara

Alazne eta Ainara

Sexualitate irakaspena

Ametsa

Zaldi beltza

Isilpena (III)

Gerraz (I)

Gerraz (II)

Gerraz (III)

Gaixotutako familiak

Deserria (I)

Salatariak

Deserria (II)

Deslekuan

Betirako agur errepikatuak

Mendeku arraroak

Etxea

Sylvia Plath

Isilpena (IV)

Eskola

Lekukoak

Helduen botereaz

Ametsa

Isilik eta geldi

Beldurra

Mila gau eta bat gehiago

Norberaren barrutik at

Zoroak

No sabemos dividir

Akusazio faltsuak

Hiria

Hieron I.a, tiranoa

Ametsa

Miyó Vestrini (I)

Ametsa

Herriraturik

Alejandra Pizarnik

Ametsen kontuak

Autobusa

Sorgortasuna

Hilekoa

Aberri salbatzailea izateko gida laburra

Plaudite amici

Tragedia

Marina Tsvetaieva

Ametsa

Sexualitatea ikasten

Segi aurrera putakume hori!

Omayraren begiak

Königin der Nacht

Erlijioa eta superstizioa

Beti egin daiteke hobeto

Noiz bihurtzen dira neskak emakume?

Heriotza atsegina

Miyó Vestrini (II)

Bekatuen konfesioa

Suizidioa

Zientziaz

Zientzia eta filosofia

Weltschmerz edo mundu mina

Noia

Parresia

Ametsa

Quomodo fides a principibus sit servanda

Nire minbizia

Requiem

Erosi: 14,72
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Erreka haizea

Heriotzaz

Virginia Woolf (I)

Bakardadea

Jabetza

Galera

Errua

Virginia Woolf (II)

Mendeku oharrak

Ametsa

Labartza herria

Oreka eta desoreka

Keinuak

Sentimenduez

Heroismo eta pasibitatea

Amorrua

Alfonsina Storni

Ametsa

Isilpena (I)

Maitasunaz

Ametsa

Eskubideak

Sufrikarioa eta mina

Min fisikoa

Ametsa

Arima hilak

Hilezkortasuna

Ametsa

Erredentzioa

Boterea taldeetan

Botereaz

Anne Sexton (I)

Anne Sexton (II)

Egia (I)

Gezurra (I)

Berakatzak

Ametsa

Isilpena (II)

Botere sarea

Egia (II)

Istorio amaiezina

Anne Sexton (III)

Nartzisismoaz

Ametsa

Ingeborg Bachmann (I)

Ingeborg Bachmann (II)

Ingeborg Bachmann (III)

Aimar

Errautsak

Ezkerreko ikasgai sakonak

Itzala

Umeen boteretzea

Egia (III)

Gezurra (II)

Jabetzaz (I)

Jabetzaz (II)

Aurora

Emakumea izaten ikasten

Nagore

Hiesa edo printzipioen ahuldadea

Ihesean

Ainara

Alazne eta Ainara

Sexualitate irakaspena

Ametsa

Zaldi beltza

Isilpena (III)

Gerraz (I)

Gerraz (II)

Gerraz (III)

Gaixotutako familiak

Deserria (I)

Salatariak

Deserria (II)

Deslekuan

Betirako agur errepikatuak

Mendeku arraroak

Etxea

Sylvia Plath

Isilpena (IV)

Eskola

Lekukoak

Helduen botereaz

Ametsa

Isilik eta geldi

Beldurra

Mila gau eta bat gehiago

Norberaren barrutik at

Zoroak

No sabemos dividir

Akusazio faltsuak

Hiria

Hieron I.a, tiranoa

Ametsa

Miyó Vestrini (I)

Ametsa

Herriraturik

Alejandra Pizarnik

Ametsen kontuak

Autobusa

Sorgortasuna

Hilekoa

Aberri salbatzailea izateko gida laburra

Plaudite amici

Tragedia

Marina Tsvetaieva

Ametsa

Sexualitatea ikasten

Segi aurrera putakume hori!

Omayraren begiak

Königin der Nacht

Erlijioa eta superstizioa

Beti egin daiteke hobeto

Noiz bihurtzen dira neskak emakume?

Heriotza atsegina

Miyó Vestrini (II)

Bekatuen konfesioa

Suizidioa

Zientziaz

Zientzia eta filosofia

Weltschmerz edo mundu mina

Noia

Parresia

Ametsa

Quomodo fides a principibus sit servanda

Nire minbizia

Requiem

 

 

TALDE PENTSAMENDUA

 

         Irving Janis psikologoak groupthink izeneko teoria oso bat garatu zuen erabaki kolektiboen “arrazionaltasun” faltaz kargu hartu zuenean. Norbanakoek erabakiak hartzeko edo jokatzeko erakusten duten arrazionaltasuna beste faktore batzuek desplazatzen omen dute taldeetan aritzen direnean. Talde pentsamenduan, taldeak berak, taldearekiko identifikazioak eta taldea babestu beharrak pentsamendua bigarren plano batera mugiarazten dute. Pentsamendua, zentzua, zentzuzko gogoeta ez da taldean inportanteena, bazik eta taldearen homogeneizazioa eta funtzionamendu arau ez idatziak gordetzea, taldea kolokan jar dezaketen balizko arriskuen aurrean.

         Janisek aztertu eta eman zituen adibideen artean, esanguratsu bezain ulerterraza den hurrengo hau azaldu zuen: pentsatu erretzaile talde batean. Pentsatu erretzaile hauek tabakoari utzi nahi diotela. Janisek egiaztatu ahal izan zuen moduan, erretzaile hauetako edozeini aldez aurretik galdetuta, euren erantzunak ez ziren oso ezberdinak. Erraz esaten zuten guztiek euren helburua adikzioari agur esatea zela. Erraz gehitzen zuten, bide horretan, beste erretzaileei, ahal zuten neurrian, agur esaten laguntzea ere bazela euren xedea.

         Hala ere, erretzaile hauek, taldean batu ostean, bestelako jokabide bat izan zuten.

         Taldeetan baten batek beti hitz egiten du besteek baino autoritate handiagoz. Berak ez du autoritate zehatzik eskatzen, baina, horrela jokatze hutsagatik, beste guztiek autoritatea eman egiten diote. Honen iritzia, horrela, taldean gehien balioztatzen den iritzi bihurtzen da eta pertsona bakar honen iritziak talde osoaren iritzi bihurtzeko aukera handiak izaten ditu.

         Gure taldean izaera honetako bik arin azaldu zuten euren ikuspuntua gainontzeko kideen aurrean: erretzea hain da adiktiboa, ezen ia ezinezkoa baita horri aurre egitea. Talde osoa laster batean bat etorri zen: erretzea hain da adiktiboa, ezen ezinezkoa baita egun batetik bestera uztea.

         Hurrengo batzarrean, erretzaile taldeko beste batek bere eskarmentua azaldu zuen. Talde dinamika horretan hasi bezain laster, erretzeari utzia zion; hortaz, borondatea egonez gero, posible izan badela ondorioztatu zuen.

         Eztabaida sutsua hasi ei zen orduan. Talde osoa erretzaile honen kontra aritu omen zen jo eta su. Irvingek azaltzen duenez, gizon honek adierazitakoa taldeak jadanik bere egina zuen iritziaren kontra zetorren. Adostasun inplizitua lortua zuen taldeak. Azken erretzaile honen iritzia eta esperientzia adostasun/batasun horren kontra zetorren argi.

         Hurrengo bilkuran, gure gizonak erabaki garrantzitsua hartua zuela kontatu zien. “Talde honetan hasi nintzenean, klinikak ezarri zituen arau nagusi biak betetzearekin konforme egon nintzen: ahalegin handia egin behar nuela erretzeari uzteko eta bilkura guztietara etorri behar nintzela, alegia. Hala ere, bietatik bakarra bete daitekeela ikasi dut. Horregatik, bilkura guztietara etorriko naiz, baina, horrekin batera, berriro hasi naiz pakete bi egunean erretzen eta ez dut uzteko ahaleginik egingo harik eta bilkura guztiak amaitu arte”.

         Hau entzundakoan, gainontzeko taldekideek irribarre egin eta txalo zaparradaz eman zizkioten zorionak. Zorionak berriro erretzen zuelako? Ez, zorionak taldearen adostasuna desafiatzen saiatu ostean, berriro ere talde osoak —sendotasunez agertu ziren bi haiei jarraiki— konpartitzen zuen hartara itzuli zelako.

         Talde pentsamendua, taldea zaintzea helburu nagusia duen heinean, pentsamendu gregarioa da. Artaldeena. Eta, artalde guztietan bezala, baten bat artzaina izan behar.

         Taldeek beti egin didate atentzioa. Talde hauen barruan sortzen eta birsortzen diren harremanak antropologia, soziologia eta psikologia ikasketa ezin baliotsuagoak dira. Lotura afektibo eta pertsonal hauek sostengatzen dituen faktore nagusia ez da beti, ezta gehienetan ere, maitasuna izaten. Hala ere, iraunkorrak izaten dira eta iraunkorrak izateko, hain zuzen, arau eta estratifikazio sistema konplexuak sortzen dituzte.

         Deserosoak izan zaizkit betidanik.

         Arauak eta estratifikazioak bezainbeste.