LOZORRO ZELULAK
esan nizun
jihadaren
lozorro-zelulak bezalakoak izan gintezkeela
edonon
edonoiz
lehergai
baina
zu han eta ni hemen
ginela
jainkoz aldatu zinen
eta orain
lozorro-zelula zara baina zure leherketaren uhinak
ez nau joko
© Hedoi Etxarte