UZTAILA
orain janzten direla
garbi eta txukun
eta orraztu elegant
hasi gara marraskatuta apaintzen
ileak edonola
eta bizarrak egin gabe
haiek betiko legez
jokoz kanpo uzteko asmoz
eta haien garbitasuna
eta txukuntasuna
eta orrazkera apaina
hortera dugu izendatu
haiek ez dute gusturik
txiroak dira
alles klar
© Hedoi Etxarte