ZIKINAK
zigarrokin
ahoan min
zuk egin duzu eskuinaldera begira
eta nik ezkerraldera
lo
ez muxurik ez laztanik
lo
mingotsa azkenaurreko gaua
beti zoaz
azkar kiribildu da zaina farolean
eta begi-ninia barandilan
ile garbi
hamaika gurari
malko gazi
odoletan gezi
masaila gorri
izar zaharrak ere desagertuko dira
estintorearen bitsaz begiak igurtziz
© Hedoi Etxarte