Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

BIDE HUTSA

 

haize-burrunba zen etxean

eta itxi nuen atea

baina korrontea zen pasabidean

eta itxi nuen leiho bat

eta beste bat

baina haize-burrunba zen etxean

eta itxi nizun ahoa

eta hankartea

baina korrontea zen pasabidean

eta itxi nituen begiak

eta ahoak

baina haize-burrunba zen etxean

eta itxi nuen bihotza

eta desagertu zinen

eta joan zen haize-burrunba

 

 

 

© Hedoi Etxarte

 


www.susa-literatura.eus