Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

BEHARRA ETA GOGOA

 

iristean esan zenidan

«isiltasuna ere musika da»

 

entsaladaren aurretik

«hutsunea ere espazioa da»

 

ostean

«beltza ere kolorea da»

 

postrean

«begi eta keinuak ere hizkuntza dira»

 

kafean

«operazioa egitean min egiten badizute ere

sendatzeko tenorean gertatzen da hori»

 

alde egin baino lehen esan zenidan

«adarrak jarri nizkizun

baina zu bakarrik zaitut maite»

 

 

 

© Hedoi Etxarte

 


www.susa-literatura.eus