Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

HILTZAILEAK, PUTAK ETA JESUS

 

hiltzaileek dute soilik

bizitza eskuartean izateko aukera

hiltzaileek eta zakila hortzez

mozten dakiten putek

 

jesus gurutzatua da

besarkadaren antitesia

besarkadarik gabeko maitasuna

kristorena da

 

eta nik ez dut hain

arin

gugandik alde egin

 

 

 

© Hedoi Etxarte

 


www.susa-literatura.eus