Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

BERLINEN ARRATSEAN

 

Berlinen arratsean

New York 59 egitasmo-etxean

Tupac Amaru filma botatzen dute

Kuban egina duela 32 urte

 

«excelente largometraje»

txapela buruan eta panazko txaketaz

«reconozco ese acento ¿de dónde provienes?»

Amerikako azentuz

«yo también soy vasco me apellido Echegoyen»

aitona-amonak Perun etorkin

orain bera Berlinen

Perutik aspaldi alde egina arrazoi politikoengatik

DDRn gero Leipzigen mediku

«nunca viví mejor que en el comunismo»

sakelakoan etxegoiendarren armarria

film kubanoek badute airean gelditzeko adorea

nola fadoak gela altuetan

«pero Bilbao es una ciudad elegante

mi hijo quiere vivir allí

él es independentista»

 

hegazti errariak Laboak

eta gaur Hector 79 urterekin

Berlingo gaztetxean topatzean

halako zeozer izan da

Bertoltek esaten zuen:

horiek dira ezinbestekoak

 

 

 

© Hedoi Etxarte

 


www.susa-literatura.eus