Aurkibidea
Vivaldiren "Lau sasoiak" entzuteko magnetofoia entxufatzen dut...
Bilbo zentroko etxe zahar bat, nire aita...
Durangon, 1975ean. Elizaren ondoan jende pila...
Udaren amaieran ezkondu ginen Begoņako basilikan...
Isilunea nabaritzeak oraingo errealitatera narama...
Aurkibidea
Vivaldiren "Lau sasoiak" entzuteko magnetofoia entxufatzen dut...
Bilbo zentroko etxe zahar bat, nire aita...
Durangon, 1975ean. Elizaren ondoan jende pila...
Udaren amaieran ezkondu ginen Begoņako basilikan...
Isilunea nabaritzeak oraingo errealitatera narama...
Gaur Jose oso goiz etorri da lanetik. Bere aurpegia ikusiz gero umore onaz susmatzen dut. «¿Qué hay, chiqui?» niri esan ondoren egunkaria hartu eta txistuka komunera doa bere Marruekoseko abarketak janzten dituen bitartean. Presaz, badakit kakalarria edo dela, etxeko komunera izan ezik beste inora ezin baitu joan. Minutu batzu pasatu eta bonba entzuten da. «¿Te hace un whisky?» «Ya sabes que no me hace el whisky» erantzuten diot zorrotz. «No mujer. Si era para que me lo pusieras». Badakit, hombre, betidanik jadanik zure amets haundiena, goiko ejekutiboek egiten duten bezala, whisky bat hartzea dela. «Está bien, ya me lo pongo yo». Ulertu egin dit nahiz eta behatzik esan ez. Askotan ederto komunikatzen dugu elkar.
Izotzaren zarata txorrotaren ondoren. Txistuka berriz. Orain telebistaren aurrean eseriko da egunkariarekin, abarketak askatu eta aurreko aulkiaren gainean bere zoragarrizko galtzerdinak erakutsiz. Josek ez daki zer egin telebista gabe.
Nire lana utzi egiten dut eta egongelara noa, pentsatzen dudana egia den ala ez ziurtatzeko.
Bai, hor dago, amak erregalatutako galtzerdin lerrodunak agerian. Gorbata kendu du, baina prakak zimur ez daitezen, era arraruz gurutzaten ditu zangoak. Ez dakit zergatik kexatzen naizen, oso ondo hezita baitago, lan gutti ematen dit!
Haserrea kontenituz nire zeregina egitera nindoan baina bera nitaz konturatu da. «Qué cuentas, Marijo? ¿Cuantos niños has matado hoy?». «Los de siempre. Y tú, cómo es que vienes tan pronto?».
Nagiak ateratzen ditu, poztasuna zelula guztietatik irtetzen zaio. «¡Uf! Hemos tenido reunión de delegados. Toda la mañana metidos en un sitio discutiendo. Claro que luego nos han dado una espléndida jamada. Ya sabes». Jadanik zein ondo pasatzen duzun halakoetan. Badakit, beti dakizkit Joseren gauzak. Eta nireak ere?
Kaleko tirrinak jo du. «Voy» esateaz umea izango dela pentsatzen dut. «Arratsaldeon, ama» batekin agurtzen dit musuka, ilegorri kirimildua laztantzen dudan batera. «Aita etorri da?». «Hor daukak, telebistaren aurrean» «Aita, aita! ¿Ha empezado el partido?». Zazpi urtetako gorputza arnas estuka doakio. «Dime ¿ha empezado?». «Calma peque, primero se saluda». Musuaren hotsa eta gero aulkia telebista pantailara aurreratuz, futbol mundura murgiltzen dira elkarrekin.
Sukaldeko sarreratik begiratzen ditut, aita eta semea, biok bat eginda.
Orduantxe Abrako bazterretatik hirurok ibilaldia egitea gustatuko zitzaidakeen, Kantauriko itsasoko kresalak gure aurpegi hiritarrak bustituz. Orduantxe baserri bateko gaueko bakardadean hirurok egotea gustatuko zitzaidakeen, inguraturiko pinuetaz kartzelaturik. Lainoz beterik Deustuko erriberako kaietatik hirurok ibiltzea, orduantxe, gustatuko zitzaidakeen, ibai erdian komunikatzen den untzia testigua izanik.
Orduantxe, soilki, hirurok pasiatzen Bilboko Gran Viatik, jendea, kalea, euria, dendak ikusiz; izan gabe nor ezagutu, nora Joan, zerez estali, zer erosi... zitzaidakeen gustatuko ere.
Hauen guztiauen ordez, biharko ikastaldiak ni bakarrik birpasatzera noa.
Ezkondu eta gero laster haurdun gelditu nintzen. Burugabeki harrituta nengoen, jakin gabe zergatik ez nuen hain fite umerik espero, eta etorriak prestakuntza gaberik harrapatu ninduen. Josek, aldiz, berria pozez eta normaltasunez hartu zuen.
Haurraldia nahiko nekeza izan zen, larregi loditu nintzen eta gorputz-artikulapen guztiak handitu zitzaizkidan. Gogo txarra eta depresio izanagatik, zenbat eta hilabeteak igarotzen ziren, hainbat eta gehiago onartzen nuen nire egoera berria. Eta sabeletik bertatik nire umea maite nuen.
Umea egin eta begiak lehenengoz zabaldu nituenean klinikako sehaskan koxkorra ikusirik, inoiz baino gehiago betea nengoen. Ordura arte jaio berriak ikusteak beldur edo nazka pixka bat ematen zidan. Une hartan erabat ezberdin sentitu nintzen: nire semea baitzen.
Behin eta berriz problemak izan nituen amaginarrebaz, nire semea beretzat hartu zuen eta. Klinikatik irten eta lehenengo egunetan etxean asko lagundu gintuen; bere neskamea ekarri zuen etxerako zereginetan aritzeko eta bera umeari eman zitzaion. Oso ahul nengoenez bihotzez eskertu nion jarrera. Baina indartzen ari nintzen arauera ulertu nuen zein prezio garestitan zen zerbitzuaren ordainketa.
Berak, umearen bizimodua antolatu ez ezik, gurea ere eratu zuen. Noiz, zer edo zertarako jan, jantzi, higitu, egin... Neuk erositako umearentzako erropak baztertuz, beste batzu erosi eta kotaundi nahasietaz apaindu zuen nire txikia; etxe osoa txukundu bere gustora, umearen logelan aldaketa xamarra sartuz. Hori bai, umea sasoiz ematen zidan, ditia eman niezaion. Nire burua tresnatzat hartu nuen, «poltsa» konplejutzat hobeto esanda: gauzak eraman, garraiatu, babesteko balio duen zerbait, baina mola ere ez gauza horien jabea.
Jose pozik nekusan bere lehengo bizitzari hobeto loturik. Eta horrexek sutan jartzen ninduen.
Arazoa aurrerago joan baino lehen senarrarekin hitz egin nuen amaren laguntza aipatuz, nahikoa zela adieraziz. Ez zuen ondo ulertu, ez zuen ondo ulertu nahi.
Eta nire lana? BÍ hilabete neukan bajaz soilik, eta soberan nekien senarrak ez zuela haurtzandegi batetara ume txikia eramatea onartuko. Etxera neskame bat ekarriko genuela erabaki genuen.
¡Oh, sí! ¿Y quién le va a dar pecho? ¿La criada?
Lehendabiziz ikusi nuen nirekin haserre. Zorion edo zorritxarrez esne ugaria nuen, gaurregun, antza denez, hauxe nahiko zaila izaten da; baina ez nengoen prest nire lana horrela sakrifikatzera.
Jose, el niño está fuerte, no sé porqué no va a poder tomar biberón, como la mayoría esan nion, nire barneko premiatik indarra hartuz.
Kolorea aldatu zitzaion. Ezagutu ez nuen aho batetik orroaka, nire berekoikeria aurpegira bota zidan. Ez nintzela ama egokia bere semearentzat esanez, umea etxetik ateratzeaz, mehatxatu ninduen. Hura kolpe zikina!
Gazte nintzelarik, haseran errudun sentitu erazi nion nire buruari eta honela, damuturik, parkamen bila nindoakion. Lana utziko nuela prometidu eta hark, bihozberak, ahaztu zuen dena.
Baina neuk, gorrotoz beterik, ezin nuen berdin egin.
Mari, te propongo una cenita para el viernes en el Chino, con Joaquín y Ana.
No me apetece.
Mari Carmenek platerak kentzen dizkigu porrusalda amaitu ondoren. Jose ixildu egin da esku oihalaz ezpainak garbitzen dituen bitartean. Atsedenaldi labur hori jazo ondoren, zergatik ez, galdetuko dit.
¿Y por qué no?
Hasperena. Ez zait txino janaria gustatzen. Askoz ere guttiago beraren lagunak. Orain dela bi aste edo han afaldu eta ondo pasatu nuela oroitarazten dit. Baina orduantxe, janaria nire gustokoa ez bazen ere, ikastolako irakaskideekin egon nintzen. Guztiz ezberdin.
Mari Carmenek, ixilean, arraina zerbitzatzen digu. Ez dut nahi umeak ekaitza jasan dezala, oso txikia delako eta gertatzen denaz kontura ez dadin. Neskamearekin ohera doa musua elkarri eman ostean.
¿Diferente? ¡Claro que es muy diferente! Mientras estás con esa gentuza de ETA que mata a los inocentes y a los demás no deja vivir tranquilos, te lo pasas muy bien.
Alferrik esan ikastolan gauden guztiok ez garela ETA-koak. Ez dut uste hark esandakoa egia dela pentsatzen duenik. Baina minduta dago, eta nire aurka jokatzen du. Eta nik ondo ulertzen dut joku hori beste hainbestetan erabili duelako.
Tristura ematen dit baina hona hemen errealitatea: biok ezberdinak gara. Ezberdin pentsatzen dugu. Ezberdin bizi.
Bien. No vamos a discutir más. Iremos. Además me he comprometido.
Barregura garratza kolkorako. Beti gauza bera! Zertarako galdetu, ba?
Dí que no. Pon una disculpa.
Baina ez. Joan nahi du. Beharbada berak gonbidatu ditu. Une honetan ez dakit nor den berekoia, Jose ala neu.
Beti bezala joan egingo gara. Jan asko, edan gehiago, erretzekoa garestia, gero kopa ugari. Afaltzerakoan gizonen lana gora, andreen umeak behera. Beste lagunekin topatuz gero, txiste gordinik, aurkako bikote batzuren elkararteko begirada sofistikatuak. Eta ni guztiz gogaiturik.
Horrez gainera, gure semea amamaren etxean. «De la abuela», hobeto esanda.
Nire amaginarrebaren arduraz, gazte bat hartu genuen neskametzat. Neskame izateari buruz nire amaren hitzak oroitzen nituen, euskara dela edo ez dela aritzen ginenean:
Con el euskara el único trabajo que podrás encontrar es ir a servir a alguna casa, que para eso no hace falta nada. ¡De chacha! Así tendremos que ver a nuestra hija después de tanto sacrificio...
Ez dakit hori benetan pentsatzen zuen edo, baina ziur ez berak ezta nik ere, ezin genezakeen nire zerbitzuan neskamea izango nuenik bururatu.
Nire adinekoa zelarik, sarritan bizitzaren gogorkeriaz pentsatzen nuen, horrez gainera «señorita» deitzen zidan bakoitzean lotsa beltza sartzen zitzaidan. María José deitzeko agindu nion baina «señorito» esatea ezin nuen itzuri.
Bizimodua erabat aldatu nuen; haseran bion artean etxerako zereginak egin arren, beraren funtzioa zela jakinik, neu baino askoz ere gehiago arduratzen zen. Eta ni «señora» izatera ohituratu nintzen. Hauxe da, zer egin gabe gelditu.
Ditialdia igaro ostean lodi nengoen. Ordurako banekien kanpoko itxura garrantzitsuena zela Joserentzat: behin eta berriz zerbait egin beharko nuela aditzera ematen zidan, eta gimnasio, sauna, medikuarengana edo, proposatzen zidan etengabeki. Neuri bost axolik, horrek ez ninduen kezkatzen edo beharbada Joseren aurka joateagatik. Halaere, laster galdu nituen soberazko kiloak eta beste batzu ere bai, istripu gaixtoa zela kausa: aita hil zitzaidan.
Nire senarrak lehenengo oporrak hartu zituenean jazo zen. Ezkondu ginenetik ez ginen inora joan, Josek, neguan batez ere, oporegun solte batzu besterik ez zituen hartu, zeinetan etxean telebista ikusten eta deskantzatzeari ematen baitzion. Uda horretan, gure semeak ibiltzen bazekien, hamabost egunetarako lagun batzukin Italiara joatea proposatu zidan, eta baietza arin eman nion.
Etorri ginenerako aita hilda neukan. Kereixazko zerraldoaren kristalaren zehar ez beste, ikusi ahal izan nuen bere gorputz ximurra igandeko janzkeraz.
Ama, aspaldian hilda zegoen.