Aurkibidea
Vivaldiren "Lau sasoiak" entzuteko magnetofoia entxufatzen dut...
Bilbo zentroko etxe zahar bat, nire aita...
Durangon, 1975ean. Elizaren ondoan jende pila...
Udaren amaieran ezkondu ginen Begoņako basilikan...
Isilunea nabaritzeak oraingo errealitatera narama...
Gaur Jose oso goiz etorri da lanetik...
Aurkibidea
Vivaldiren "Lau sasoiak" entzuteko magnetofoia entxufatzen dut...
Bilbo zentroko etxe zahar bat, nire aita...
Durangon, 1975ean. Elizaren ondoan jende pila...
Udaren amaieran ezkondu ginen Begoņako basilikan...
Isilunea nabaritzeak oraingo errealitatera narama...
Gaur Jose oso goiz etorri da lanetik...
Azkenean apaiza heldu zen, eta otoitz egin ondoren, bazkaltzen hasi ginen. Janari bitxiek ez zidaten jangurarik ematen. Alboan neukan neure aitarengan pentsatzen ari nintzen: iluna eta ixila, ziuraski umildurik ere bai, ezkontza dotore honetarako diru laguntzan, esku sartu gaberik zegoelako.
Debes tomar algo, hija. El comer te hará bien.
Sí pero... el mero no me gusta esan nion. Eta amaginarrebaren begirada asaskaldia, ni arantza-burruka korapilatsuaren erdian jasan ez egiteagatik, susmatu nuen.
Ez dut uste nire aitak Jose asko maite zuenik. Edo behintzat beste gauza bat espero zuen niretzat. Hala ere elkar ezagutu zutenetik aitak izugarrizko ahalegina egin zuen atsegingarri izateko. Jose, aldiz, nire amaren ametsa zen: diruduna, ondo hezita eta bikaina. Ahal izan balu berarekin ezkonduko zatekeen. Egun batetan gurera etorriko zela esan nionean, zorotu egin zen. Hurrengo egunetik etxea apaintzen, pintatzen, garbitzen hasi zen. Niri, zerbait falta balitzait erotzeko, horrexek, amaren ardurak lortu zuen.
Jose etxera heldu zenerako, bazegoen mahai zahar gainean zamaua jarrita, Gabonetan urtez urte jartzen genuena, eta aitari, erregalatutako Errioxako ardo botila. Nire senargaia, neu bere etxean egon nintzenean bezain galduta zegoen, eta ulertezinki, poztu egin nintzen pittin bat. Normaletan jaten genituen jakiak ez ipintzeagatik oso arruntak zirelako edo beste gauza arraruak prestatu zituen amak, baina ez zorte onez. Gizajoa, gau osoan Joseren gustoa asmatzen ibili behar! Ixiltasun tentsoa eten zedin, kottorrak baino gehiago hitz egin nuen.
Etxera joateko orduan Josek dotoreki eskertu zien gurasoei eta nik ezin nituen bere begi iheskorrak topatu.
Azkenean ezkontza, bazkaria, dantza eta dena bukatu egin zen. Lehengusuak Joseren etxera eraman gintuen, han erropa aldatu eta maletak har genitzan. Gasa zuriak eranzterakoan beste kexa batek bete ninduen, ea gauean erantzun on bat emango niokeen nire senarrari. Une hartan ez nuen nigan pentsatzen, beragan baizik. Gure maite harremanak oso garbiak izan ziren, garbiegiak nire ustez: kafetegietan eskuak laztandu, besarkada ixilak dantzatzen genuenean, eta eguneroko musu gero eta luzeagoa agurtzerakoan. Baina grina gorria igotzen zenean Josek ihes egiten zuen unea etenaz. Haseran maitasun probatzat hartuz eskertzen nion, baina geroago, aldiz, hoztasunari neritxon.
Bartzelonarako bidea luzea izanik, hara helduz gero hiriak harrera izugarria eman zigun. Luxozko hotela zoragarria, afaria ederra, eta txanpaina; honek guztionek ahaztu erazi zizkidan zalantzak.
Eta inoiz baino gehiago maite izan nuen nire senarra.