Lau sasoitako zipriztinak
Lau sasoitako zipriztinak
1985, nobela
112 orrialde
84-398-3107-2
azala: Sempere
Eukene Martin Sampedro
1948, Bilbo
 
1986, nobela
 

 

Udaren amaieran ezkondu ginen Begoñako basilikan, egun zuri eta sargoritsu batean. Berrogeiren bat pertsona ginen. Nire gurasoak eta herriko osaba-izeba izan ezik, beste guztiak Joseren familiakoak ziren. Beraren lehengusu batek eraman ninduen Mercedes gris eta loredun batean eta elizako atera heldu ginenean hainbat jende apain ikusteaz izutu egin nintzen. Erdian zegoen Jose, frak gris batekin eta erabat urduritsu.

 

 

        — Ya hemos llegado, primita. La novia un poco tarde, como debe ser, y el novio nervioso.

 

 

        Esku batekin nire jantziaren farfaileri zuria altxatuz, bestearekin buruko tula babestuz, kotxetik irten nintzen guztiz deskontrolaturik. Joseren ama, ezkontzako amabitxia, etorri zitzaidan, begiak onarpenez beterik. Egia esan, banekien onespena bere buruari ematen ziola, nire itxura osoa bere obra izan zelako. «¡Vieja bruja! ¡Al fin has hecho lo que has querido, como siempre!» barruratzen nuen jostunaren hainbat proba aspergarritaz gogoratzean. «Mejor le pondría más vuelo, para disimular la cadera tan escurrida». «¿Qué le parece un cinturón, a ver si le enmarca el talle?». «¡Oh, por Dios! Este pecho de criatura necesita un relleno...» jostuna eta biok zorrotz martirizatuz, nire gorputza bere gustora bihurtzeko asmotan. «Estás preciosa querida. Te lo digo sinceramente» harroki esanez zihoan, musua eman eta berehala.

 

 

        Gonbidatuei gainbegiratu "bat egin nien eta guztien gainetik lau pertsonetako talde bat nabarmentzen zen: nire aita iluna eta pittin bat makurturik, kapelu korapilotsuaren azpian ama disfrazaturik eta osaba-izeba, herriko janzkera jatorraz.

        Fite joan nintzaien. Aitari musu eman ondoren, bat batean negar sentikorra irten zitzaidan. «No llores, tontina» gogoilunez esaten zidan bere atzamar latzekin malkoak ezabatzeaz batera. «Se me va a correr el rimel y el maquillaje. Estoy haciendo el ridículo» gogo biziz nire kontrola berrartzeko nahian.

 

 

        Elizan sartzerakoan, nire aitaren begirada ezin izan banuen ahaztu, Jose ni bezain desegoki ikusteak lasaitu ninduen.

 

       

        Errestaurante garesti batetara bazkaltzera joan ginen. Astiro-astiro eguzkia irteten hasi eta beroa haundituz zihoan; batez ere gizonak izerditan zeuden jaka eta gorbaten azpitik, baina jantzi hauek kendu, inola ere ez.

        Erdian jesarri erazi gintuzten senar emazte berriok baina apaiza ez zegoenez bazkaria ez zen hasten. Joseren amak, amaginarreba, desesperaturik atzamar bitxidunak berrokertzen zituen.

        Nire baitan, andra hori honela ikusiaz, poztu nintzen; hura ezagutu nuen lehenengo bider hartan jasaniko gorriak ahaztu ezinik.

 

 

        — ¿Te gusta el rosbif, querida? —galdetzen zidan, okela gordin hura ikusiaz nire begi harrituak begiratzen zituen bitartean.

 

 

        — Pues... no, creo que no —enpagoa jasanez erantzun nion.

        — Mamá, María José no está acostumbrada a comer estas cosas.

        — ¡Oh, sí, hijo! Que tonta soy. Debí figurármelo... Bueno, querida, ¿a qué te dedicas? Quiero decir si trabajas o haces algo.

        — Trabajo —zorrotz esan nuen beste zereginetan ari nintzen bitartean: eskumaldez goilara, ezkerraldez sardeska... horixe zen janaria zerbitzatzeko era.

Arraultza mahonesarekin hartu nuen trakets, pinazko samauan zipristinduz gero.

        — ¡Déjalo, no tiene importancia! María, atiende a la señorita.

 

       

        Neskame kofiadun eta serioak zapi bordatuaz garbitu zuen zikina. Gero mespretxuz, ea berak zerbitzatzea nahi ote nuen. Ezetza eman nion, gehiagorik ez nuen nahi eta.

 

 

        Y dinos, ¿cúal es tu trabajo?

 

 

        Soberan bazekien zertarako galdetu? Eta mahai tresna madarikatu hauek! Esku-arrain pala ezkerraldean, arraultza ebakitzen saiatzen nintzen.

 

 

        — Soy secretaria de la empresa Stein-Roubéaix.

        — ¿Secretaria...? ¡Ah, un trabajo muy... eficaz!

        — Y estudia música, mamá. Ya te lo dije.

        — Y euskara —nire barnetik irten zitzaidan gogo biziz.

 

 

        Une honetan guztiok begiratu ninduten. Joseren hamalau urtetako arrebak, —afari osoan nitaz barre ixilak botatzen zituenak— maltzurkeriaz galdetu zidan:

 

        — ¿Qué dices que estudias?

        — Es lo que hablan los vascos, nena. ¿Y por qué estudias eso? ¿Eres de caserío?