Lau sasoitako zipriztinak
Lau sasoitako zipriztinak
1985, nobela
112 orrialde
84-398-3107-2
azala: Sempere
Eukene Martin Sampedro
1948, Bilbo
 
1986, nobela
 

 

Durangon, 1975ean. Elizaren ondoan jende pila. Kirol plaierak, ikurrina eta bandera gorriak. Kaikuak, beldurra eta bizarrak. Bakero prakak, gaztetasun larregi —noizean behin gizon heldua— beti bezala neska gutti, andrerik batere. Sargoria.

 

 

        Zergatik zen manifestaldi hura? Ezin dut gogoratu. Hilketa bategatik, seguraski. Norbait detenitu zutelako, agian.

        Jendez arrapan, esku bietaz bandera gorri bat finkatuz nengoen ni —Mari Jose Rebolledo— eta nire 22 urte alde guztietara begira.

 

 

        Leihoetatik atsoak irteten ziren garrasika, tabernetara potezaleak zihoazen bitartean. Euskara eta erderaren tiraina polizi jeepekin batera. «s'a vienen, ya vienen». «Kontuz, ez da ezer gertatzen».

 

 

        Elizatik irteten diren azken kaleetan jeepak gelditu ziren eta berehalaxe astronauta-poliziak korrika jaitsi ziren. «¡Imbéciles! ¿No os dais cuenta? Nos van a freir aquí dentro si no salimos». Jendea sakabanatzen da. Nora? —manifestaldi gutxitara Joan direnek ez dute ideiarik ere, edozein tokitara zabaltzen dira. Besteek, zaharrek, badakite —«hay que salir del Casco Viejo. Aquí nos asan».

 

 

        Norbaitek sakatzen nau. «Utz ezazu bandera hori!» «Zergatik?» «Nola zergatik? Polizia izango bazina nori botako zenioke lehenengoz, e?» Ez nekien oraindik euskera ondo, baina ulertu nion. «Bandera bai. Ni... ez importa».

 

 

        Poliziak zetozkigun. Arinka nenbilen, tarteka-marteka burua atzera eramanez non zeuden ikusteko, bandera zoratuak aurpegia estaltzen eta molestatzen zidan, baina ez nuen galdu nahi. Une hartan bandera mantentzea oso inportantea iruditzen zitzaidan. Tiroka hasi ziren. «¡Marranos! ¡Hijos de puta!». Benetakoak ala pilotak ziren? Ez dakit, ez dut inoiz desberdindu. Batzuk badakite bestelako zarata egiten dutela, baina ihesaldietan belarria zorroztea zaila izaten da. «Serán pelotas, no pueden ser tan animales».

 

 

        Haien arrapalada oso hurbil entzuten zen, kale batetako ertza hartu eta lehenengo atarian sartu nintzen. Egurrezko ate astunaren atzean enpotraturik gelditu nintzen arnas-beharra mantenduz.

 

 

        «Si me viese ahora Jose...»

 

 

        Hotzikara batek nire gorputz osoa zeharkatu zuen.

        Joseren irudia begi aurrean neukan. Jantzi dotore eta serio batez zorroraturik, zapata disdiratsuak eta ilearen onda ilegorria aurpegi bizargabekoan. Bere nortasunari soiltasun eta lasaitasuna zerizkiolako, haseratik paren borondatezko itxura aipatu nuen —beharbada nitaz konturatu zen lehenengo mutil xarmangarria izateak zer ikusirik bazuen— elkar ezagutu genuen egunean gauza guztiak txarto irten bazitzaizkidan ere.

 

        Bulego baten eskena klasikoa: goizean berandu jaiki, autobusa galdu, zuzendaria inspektor batekin bulegora sartzerakoan, gorroto begirada, «Buenos días, siento llegar tarde», derrigorrezko urduritasuna, eta guztien aurrean nahitaezko bronka. Alde egin zutenean zintzo zintzo komunera joan nintzen besteen begirada jasaten nuelarik, baina han barruan, atea hertsi ostean, lentilak kendu nituen nekez, begiak gorriztatu ez zitezen, eta berriro jartzerakoan ezin izan nuen haietariko bat topatu.

 

        Mundu osoa burura zetorrelarik amaren orrubiak heltzen zitzaizkidan belarrietara eta nire atsekabe guztien errua berari bota nion. Amari esker bulego batetan sekretaritzat hartu ninduten, nire gustuko gauzak, euskara eta musika, ikasten permitidu zidan bitartean. «¿Hasta que te cases piensas estar perdiendo el tiempo y el dinero en vicios? ¡Ah, no, te colocas y luego puedes dedicarte a esas otras bobadas de la música y de qué se yo».

 

 

        Negarrez, begi gorri batean lentila jarrita, komunetik irten, poltsa hartu eta kafetegira joan nintzen nire 20 urteko larritasunez beterik.

 

        — ¿Te ocurre algo?

 

        Galdera egin zidana begiratu nuen. Jose zen. Begirada zabala, ondo jantzita eta gaztea.

 

        — No es nada. La típica escenita con el jefe. Ya sabes. Nire problema sinplifikatzeagatik asaldatu nintzen.

 

        — ¿Te importa que me siente aquí? Está todo abarrotado.

 

        Alboan jesarri zen eta berezkotasunez hitz egiten hasi zitzaidan. Nik ez nion ezer esan. Haseran harriturik eta gero irribarrezka erantzuten nion.

 

Hurrengo egunerako gelditu ginen.

 

 

        Ataritik irten nintzen manifestaldikoekin aurrera segitzeko asmoz. Gelditzen ziren gutxiak kale batetan zeuden. «¿Dónde está la gente?» galdetu nuen. «Nos están dispersando como ratas. Se creen que han venido a la guerra del Vietnam. Han tomado todo el barrio».

 

 

        Itxura helduagoa zutenak polizien sudur aurretik igarotzen ziren, paseante normal bezala. Taberna guztiak topera zeuden manifestaldiko jendez. Apurka-apurka toki publikoak hustu ziren eta kale txiki hura gehituz zihoan. Tentsio urduria nabari zen giro-barearen azpitik.

 

 

        «Vagos, vagos...» kantuz hasi ziren.

        «Vagos, vagos...» garraizkie.

 

 

        Kaleko azkenean gerra de las galaxiaseko eite horiek guri begira, arma interplanetariak erakusten zeuden. Gutariko batzu animatu ziren, bazterretatik zeuden adreiluak, lorontziak, harriak... jaurtikitzen hasi ziren suminduraz.

 

 

        «¡Hijos de puta!» «¡Cabrones!»

 

 

        Adreilu batek leiho baten kristala topa zuen eta dunbotsez kalera birrintzera joan zen, eta beira jausterakoan norbaiti zipristindu zitzaion beso eta zangoetan.

        Nik halako egoeratan ezin izan dut inoiz bare egon, ume baten dardara neukan.

 

 

        — ¡Sinverguenzas! ¡Gandules! ¿A eso venís al barrio, a joder todo?

        — Señora, ha sido un accidente. Nosotros no queríamos romperle nada.

        — ¡Anda por ahí, caraduras, que sólo dais trabajo a la gente honrada!

        — Señora sin faltar... — ¡Faltar ni mierdas!

 

 

        Andre horren garrasiak disparo batek ebagi zuen. Aringa barrurantz sartu behar.

        Ez dakit zenbat iraun zuen manifestaldi hark, ez eta nola heldu nintzen etxera. Nire bandera gorria ondo tolosturik eta gelditzen ziren pankarta urratuak konturaz ganbaran gorde nituela oroitzen naiz soilik.

 

 

        Gurasoak, legezkoa zenez, ez ziren ezertaz konturatu. Eta nik, gauean erderazko ametsak izan nituen —2. Euskalduntzen-ean nengoen eta— kontsumozko gizartearen frustrazioak bete ninduen.

 

 

        7.30etan gelditu ginen eta neure arropa hoberenaz jantzirik agertu nintzenean ez nuen Joserik ikusi. Koldarturik «he venido muy puntual» pentsatu nuen eta despistatzearren alboko kafetegian sartu nintzen. «¿Qué desea?» «Un mosto, por favor» eskatu nuen zer egin jakin gabe. «Esperaré diez minutos» baina adarra jotzeko Joseren broma zela pentsatuz bihotza estutu zitzaidan. Barrako aulkian hamar minutu luzeegi itxaron nuen. Astiro ordaindu eta astiroago kalera irten nintzen. «Consulado» zinetokiaren aurrez Jose larri bat ikusi nuen. Hasperen barea bota ondoren nire begirada kokoloenaz hamar zm.tako takoitik ibilkera kulunkatuz hurbildu nintzaion. «¡Hola! ¿Has esperado mucho?». Joseren aurpegi haserreak «¡Claro! Pensé que no venías» bota zidan. «Cabrito. No has llegado a la hora» pentsatzen nuen orduko «¡Oh, lo siento. Ya sabes que las mujeres no solemos ser muy puntuales» konturatu gabe irten zitzaidan. «Ya me lo figuraba» esan zidan goitik behera begiratzen ninduela —eta ikerketaren ostean bere gustukoa nintzela iruditu zitzaidan«Bueno, qué, ¿a dónde vamos?» galdetu nion ziurtasuna finkatuz. Irribarre zuri eta zabal batek erantzun zidan «¿Qué te parece si vamos a cenar a Ciérvana?»

        Zur eta lur gelditu nintzen, afaltzera konbidatzen ninduen lehenengo mutila bait zen. «¿A cenar? Pero es muy pronto todavía». «Mientras vamos haremos hambre. ¿Has estado allí alguna vez?». «No. No conozco ese restaurante». Irribarrea zintzilik, Zierbana ez zela restaurante bat, herri arrantzale eta txikitxua baino, azaldu zidan. «El pueblo no vale nada, pero en los restaurantes hay un marisco de primera».

        Beldurrezko hodei batek estali zuen nire bihotza.

        Itsaskia birritan bakarrik janda nengoen, —lehengusu baten ezkontzan eta egun batetan aitari bulegoan erregalaturiko ganba batzuk— eta banekien guztiz garestiak zirela. Mila pezeta neukan poltsikoan bilete berde eta berri batetan, baina ez zela nahiko susmatu nuen. «¡Uf! No creo que he traido dinero como para eso». «Pues yo sí. Y te he invitado. ¡No faltaría más!». Eta gehiagorik esan gabe besotik hartu eta eskinean aparkaturik zeukan Ritmo gorri batetara sakatu ninduen. Kotxearen aurreko atea zabaldu zidan sar nendin eta ni higidura gangar batez —nire bolantezko gona indiskretoa izan ez zedin— guztiz desorientaturik eseri nintzen. Hiri trafikoaren eragozpen guztiak txuliatu ondoren, karretera jeneral batetan sartu ginen, nire gorputzetik beldurra atera ezinik. Ez nintzen oraindik halango mutil batekin irten, ezagutzen nituen lagunek ez zuten kotxerik, ez lukete hainbeste diru neska batekin lujozko afarian gastatuko. Ez ote da broma txar bat izango eta hurrengo errebueltan bide txiki batetik sartu eta musukatu nahirik kotxea geldierazi... ?

        Dardaraka, betertzean Jose hura begiratu nuen. Bolantetik urrun samar, eserlekua bizkarraldean itsatsirik zegoen, gidatzeko eskularruak eta ondo plantatutako udako jantzi arma soingainean, ejekutibo baten antza zeukan karreteratik begirada kendu gabe. «Enciéndeme un pitillo, por favor» esan zidan Winston pakete bat luzatu orduko. Zigarro bat atera nuen esku ikaratuaz, nire poxpoluak bilatzen nituen bitartean.

 

 

        «Coge mi encendedor que tengo en el bolsillo». Zorionez nire poltsaren hondoan mixtoak topatu nituen eta horrela ez nuen eskua beraren sakelean sartu behar izan.

        Kontu handiz, filtroa ez bustitzearren, piztu eta eman nion.

 

 

        Zierbanara heldu arte nahiko gutti hitz egin genuen, Jose txistuka zihoan eta nik pitillo bat bestearen atzean, lasaitzeko erretzen nuen. Azkenean itsasoaren albora irten ginen eta ezkutaturik zegoen herrixkan kotxea geldierazi zuen.

 

 

        Nire hamar zm.tako takoiak lurrean zapaltzerakoan, dena urdinago zegoen.

 

 

        Herrixka ezkutatuak sorpresaz harrapatu ninduen: berde sakonezko itsasoak lurra urratzen zuen kai ñimiñoa eratuz, kainaberazko arrantzale eta txipiroi nakareztaturiko saltzaileen artean. Beraien aldeetan etxe batzuk eraikitzen ziren.

 

 

        «¡Qué maravilla!» irten zitzaidanerako, Josek aukeratua zuen tokira eraman ninduen eta errestauranteko leihatiletatik Kristoren itsas animaliak frigorifikaturik begiratzen genituen.

 

 

        Abuztuko besugoen begi haundiagoez baino, jantoki barruan murgildu ninduen, ke, koipe usain eta itsaski azalen plater bete artean.

        Zer esanik ez, nire bizitza osoan egindako afaririk hoberena izan zela, eta bide batez, neuk harrapatutako lehenengo mozkorra. Bilbora berriz etortzerakoan ez nuen beldurrik, Jose, eskuak zorroraturik bolante goratia maneiatzen zuen bitartean, leinurutsu nabaritzen zen.

 

 

Eta ni, pozik sentitu nintzen.