Aurkibidea
BEZPERA
HEMEN NAUKAZUE
BEILA
GOIZEAN
Aurkibidea
BEZPERA
HEMEN NAUKAZUE
BEILA
GOIZEAN
BESTIARIOAK
Hortzetaraino armatutako erloju jazartzaileek
bahitu didate loa,
prekarietatearen ertzeko amildegiek,
niaren gose aseezin
eta elikagarritasun urriak,
hustutako maitasunek,
bakardadearen osoak,
loturen malguak,
askatasunaren kateek,
albokoaren baitan narrasean dabilen suge pozoitsuak,
nigan esnatzen den zakurrak
Jaiki egin naiz
barne bakeagatik borrokatzera,
atseden promesaren bila:
naturistak saldutako tisana bat, oraingoan
Orduan ikusi dut leiho zirrikitutik:
Ilargia
betea
biribila
Amonaren larridurak
behatu zituen ilargi bera,
tximistek,
goseak,
Mariren meneko gauekoek bezala
Elizaren infernuak
piztutako amesgaiztoen lekukoa,
arau zaharren zein ordena berriaren larderiak
ikaratzen zuten amonaren lo bahituena,
umetan belaun gainean hartuta
“arre-arre mandako” ka
beste mundualdi batzuetara
zamalkatzen ninduen
amonarena
Ilargia
Ilargi hura bera