Goseak janak
Goseak janak
2018, poesia
96 orrialde
978-84-17051-20-4
azala: Ainara Lasa Perez
Idurre Eskisabel Larraņaga
1970, Beasain
 
2019, saiakera
 

 

AHOTS

 

 

Gorputz egin nintzen,

haragi baino

okela,

zama

 

Hitz izatea

nuen, ordea, desio

 

—grinaz,

apetatsu,

amorruz,

erronka joz erru guztien aitari—

 

Ahots izan nahi nuen

 

Mintzo izan nahi nuen

 

Horixe nuen desio

 

—isilik,

gordeka,

(leun, irribarretsu, atsegin, neurritsu...)

xalotasunez beztitutako beldurrek

larrumintzeko poro bakoitza bezatuta,

ukazioz,

aitorrezintasunez,

gor,

eta, batez ere,

mutu—