Aurkibidea
BAT
Terrorista suizidak ginen biok baina neuk bakarrik leherrarazi dut neure burua
Ni neu naiz nire aukera kaskarrena
Interludioa
BI
Psikologoa eta poeta eta Pertur
Gaur goizeko poema saialdiaren kontaketa zehatza
Jasaten ez ditudan elkarrizketak
Interludioa
"Hemen hobeto gaude" diotenen kontra
HIRU
Masturbatuaren galderak bideo pornoaren ostean
Aurkibidea
BAT
Terrorista suizidak ginen biok baina neuk bakarrik leherrarazi dut neure burua
Ni neu naiz nire aukera kaskarrena
Interludioa
BI
Psikologoa eta poeta eta Pertur
Gaur goizeko poema saialdiaren kontaketa zehatza
Jasaten ez ditudan elkarrizketak
Interludioa
"Hemen hobeto gaude" diotenen kontra
HIRU
Masturbatuaren galderak bideo pornoaren ostean
KALKULAGAILUA
Primarioa da Garbi Ramosen zenbakiekiko
gorrotoa. Trakets egiten duen horretan
aritzea ez du gogoko, ulertzen ez duenari
gaizki iritzi eta kontra egiten dio gogor.
Zapatu goiz batez ulertarazi zion
Aritz Zabalak Garbi Ramosi
zergatik zitzaizkion batuketak
eta kenketak horren nardagarriak.
Ariketez neurtua zuen Aritz Zabalak
Garbi Ramos: «ez nahikoa», «4.000 km»
«goizeko 9etatik arratseko 18etara».
Baina Aritz Zabalak ez du aritmetika hori
lan-indarraz mintzatzeko erabiltzen.
Koldarkeria posibilistatik aztertu du
Garbi Ramosek binomioa, ez zaizkio
kontuak atera. Baiki, Garbi Ramosi
otu zaio maitasuna distantziaz eta
gorotzez inguraturik dela maitasun.
Aritz Zabalaren ondeste blindatua,
limoizko ezpaina, du Garbi Ramosek
gogoan. Bakarka bizi duen lotsa une honetan
ere ez zaio joan txantxa desegokiak egiteko
irrika. Izarak zikinduko ditu Garbi Ramosek.
Aldi batez Garbi Ramosek berak sortutakoak
beteko du Aritz Zabalaren hutsartea.
Damnatio memoriae.