Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2021, poesia
2012, poesia
 
Suzko lilia
Hedoi Etxarte, 2008

Presentzia eta Ausentzia, bi atal horiez atondua dago Suzko lilia, Hedoi Etxarteren lehen poema bilduma. Inguruan ez egonda ere buruak bertaratzen digunaz eta ondoan edukita ere hutsa zaigunari buruz dihardu liburuak. Harkaitz Canoren hitzaurrearekin dator: “Ez dago errazkeriarik, ez dago preziosismorik poemotan –eta baldin badago, egilea bera arduratu da irakurlearen aurretik hura saboteatzeaz–. Bila dabilenaren bulkadak eta aldizkako tximistek argitutako neurtitzak dira (…) Ez dira hauek poema politikoak. Ez dira amodiozko poemak. Ez dira poema urbanoak. Baina badira”.

kritikak:
Iniziazio-erritoa, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2008-10-10
«Liburua bidaia da, bidaia iniziatikoa, nork bere mugak aurkitu nahian egitekoa. Gertatzen da hogeita bi urtez mugak ikusezinak direla, ia mugagabeak direlako».
Poeta gaztea, Javier Rojo, El Correo, 2008-10-25
«Haztamuka dabil idazlea, zerbait bilatu nahian eta, bitartean, oso pertsonala den koherentzia pribatu hori, kaos lainotsua iruditu dakioke irakurleari».
Eguneroko gogoeten islak, Patxi Sarriegi, Deia, 2008-11-25
«Hortaz, Suzko lilia, liburu irakurterraza da eta argia da, halaxe gertatu zaigu guri; poeta gure artean da, eta bere poesia lanak edonork ulertzeko modukoak dira... jakin-mina besterik ez da behar haietara hurbiltzeko, eskertzekoa da mezuen xalotasuna».
Txinpartak, Ion Olano, Gara, 2008-11-28
«Ordena gramatikalak nahieran erabili ditu Etxartek, jauziak eta hitzen arteko besarkada ezustekoak sartu ditu, arrain eta ezkata anabasaren erdian. Liburuak aurrera egiten duen heinean, poema laburrak ugaritzen dira, eta ene gusturako, indarra galtzen du laburrean».
Pasatuko zaio, Igor Estankona, Argia, 2009-01-18
«Materia badauka, forma falta zaio. Bibrazioa badauka, oraindik ahotsik ez. Sonoritatea badauka, baina ez da musika. Poesia badago, poetika falta da».