 
	
Aurkibidea
Surik ezin erantzi.
Harkaitz Cano
Agoniak hil egin dezake edo...
Hermannstrasseko Spätkauf berria
Tanta edo mundua sinpleki aztertua
Rudolf Werthen Eugéne Ysaye-ren seigarren sonata zorrozten
Egongo ez naizen egunak hatzez zenbatu ditzakezu esan zenidan eta gutxiago bazenitu nahiago nuke
Ohea agindutako lur denean eta ohea agindutako lur huste denean
Aurkibidea
Surik ezin erantzi.
Harkaitz Cano
Agoniak hil egin dezake edo...
Hermannstrasseko Spätkauf berria
Tanta edo mundua sinpleki aztertua
Rudolf Werthen Eugéne Ysaye-ren seigarren sonata zorrozten
Egongo ez naizen egunak hatzez zenbatu ditzakezu esan zenidan eta gutxiago bazenitu nahiago nuke
Ohea agindutako lur denean eta ohea agindutako lur huste denean
 
MUNDU-MAPA
 
 
                        helduko dela
                        helduko dela
                        eta egunero dugu bezpera
                                          Teilatuko lizarra
                                          Koldo Izagirre
 
 
nire mundu-mapak
        ez du iparrik
        ez du hegorik
nire mundu-mapak
        orain zartatu ostean
        bi ekuatore ditu
 
bi ekuatore begiak lausotzeko
bi ekuatore malkoak isurtzeko
prozeduraren haginduetara
 
ortzi mugarik gabeko mapak
         lurra hirutan banatzen du
         lotsagabeki
munduan edonon egonda ere
         bi ekuatore hauts artean desagertuak
         ni lotsaraziz
 
bi ekuatore
        Quitotik Nairobira bat
        Madrildik Pekinera bestea
 
nire mundu-mapak
        bi ekuatore ditu
        eta galdua du iparra