Bulkada
Bulkada
2010, poesia
120 orrialde
978-84-92468-25-6
azala: Oihana Leunda
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2001, poesia
 

 

NIRE ETXEA

 

 

Hau da nire etxea.

Naramaten bide guztiek handik nakarte.

 

Leiho ondoko aulkian egon nintzen zuk deitu zain,

sofa honetan bilakatu ziren zure beldurrak gure,

horma horrek besterik ez nau kanpotik babesten.

 

Leku ona da amodioarentzat.

Hemen biltzen naiz maite ditudanekin.

 

Egongelatik komunera pizten zait galdera,

sukaldetik logelara datorkit zure akordua.

Etxean ez da zabaldu ezin dudan aterik.

 

Hemen bizi naiz,

hemen geratzen dira esandakoak,

hemen gaude

gaudenak eta joanak.