Bulkada
Bulkada
2010, poesia
120 orrialde
978-84-92468-25-6
azala: Oihana Leunda
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2001, poesia
 

 

DERRIGORREZ POLITIKOA

 

 

Garazik irratia pizten du esnatzerakoan.

Martinek bere itzalari erreparatzen dio

bakarrik ez doala ohartzeko.

 

Ze keinu inozenteak!

 

Mikelek pertsianen zirrikituetatik begiratzen du,

Gorkak izen eta aurpegi ezagunen bila

irakurtzen du egunkaria.

 

Ohituraz egiten dute!

 

Mariani atea zarratzean

urrutira joaten zaio gogoa, eta ez daki

egun bat gehiago edo egun bat gutxiago den.

 

Denok egiten dugu horrela!

 

Nire jendeaz idatzi nahi nuke,

baina zeinen zaila den

poema ez-politiko bat egitea gure herrian.