Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2022, poesia
 

 

ATZOKO HAIZEA

 

atzoko haizea sartuta daukat gelara

dantzan jarriak

mahaian paperak apaletan hautsa

egonezina nire barnean

 

zintzilik geratu dira

rock izarrak poster despegatuetan

arropak aulkitik jausita

hilotz bat dut zoru gainean

 

haizea aterako badut

leihoa zabaltzea

beste irtenbiderik ez daukat