Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2022, poesia
 

 

HIRETZAT

 

ez dinat

meatze urre gorrizkorik

kate batean hire lepora ekartzeko

zulatu eta hatzetan ipintzeko

jartzeko hire belarrietan

eskuturretan

 

ezin dinat

parez pare dugun itsaso hau

topa egin dezagun

bi edalontzitara banatu

 

ez dinat

hiri emateko ezer

mugitu behar hau ez bada

nori errendatu ez dakidan

zirkin hauek ez badira