Aurkibidea
Goizaldeko hozkirria biriketan
Basamortu arrastoak zainetan
Esku bete negu
Haize apur bat aurpegira
Udaberria hankapean
Aurkibidea
Goizaldeko hozkirria biriketan
Basamortu arrastoak zainetan
Esku bete negu
Haize apur bat aurpegira
Udaberria hankapean
NEGU LUZEA
bost urtaro iraun zituen neguak
elur beltzez estali zitzaizkigun teilatu eroriak
enarak zurrunduta jausten ziren habietatik
haurrek elkarri jaurtitzeko lumazko harriak
behiek ur gardena baino ez zuten ematen
labetik ateratako izozkiak jaten genituen
egur hezeez irazeki genuen suari
txinpartak falta zitzaizkion beroa izateko
ontziak ez ziren portura arrimatzen
aingurak harkaizpean trabatuak
haizeak zakar eramaten zituen
aurpegia berotzen hasi aurretik
masailetan irristatzen zitzaizkigun malkoak
eta ilargia betirako abandonatu gintuen ama