Aurkibidea
TXIZAREN HOTSA
Ohetik altxatu eta
zigarro bat isiotu nuen
leihoaren ondoan,
ibai gainean hegan zebiltzan kaioei begira.
Bera komunean zegoen,
isilik,
eta entzun nuen
zelan egiten zuen txiza,
txortan hasi eta ordu laurden bateko astinaldi bat
amaitu ostean,
ordu laurden bateko astinaldi arin, isil eta lar hotz bat
amaitu ostean.
Zigarroari zupada luze pare bat eman eta
komuneko zisterna zelan husten zen
entzutearekin batera
ulertu nuen
dena amaitua zela.