Bilbo dub kronikak
Bilbo dub kronikak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-65-7
azala: Paddy Rekalde
Paddy Rekalde
1964, Deustua
 
2011, poesia
2006, nobela
 

 

INFERNUTIK AZKEN IRRIBARREA

 

Palmondo baten azpian topatu zuten hilik

bere larruazal siku eta hezurtsuaren barruan

astelehen goiz batean.

Ondoko errepidean trafikoaren zarata etengabea,

itsasadarrean kaioak karraka,

lantegietako sirenak.

Eta zerutik, zeru goibel hartatik,

bere beso more eta zulatuak bustitzen zituen euria.

 

Indianoren batek landatuko zuen palmondo hura,

eta beharbada, zeinek daki,

haren azpian etzan eta gora begira,

zeru ilun eta tropikal hari begira

emango zituen bere azken orduak

beste lurralde epel eta koloretsuekin ametsetan.

 

Beharbada, zeinek daki,

azken irudi hark irribarrea eragingo zion

bere ezpain aspaldi hiletan,

oinaze hartatik ihes egin nahian.

 

Zeinek daki.