Bilbo dub kronikak
Bilbo dub kronikak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-65-7
azala: Paddy Rekalde
Paddy Rekalde
1964, Deustua
 
2011, poesia
2006, nobela
 

 

ZIUR EGON ZAITEZTE

 

Poliziak basatxakurren pare agertu eta

kalean saltzen ari ziren emakume perutarren kontra

oldartu egin dira

zer zapaltzen zuten arduratu barik,

emakumeen altzoan negarrez hasi diren

umeengan erreparatu barik,

inolako begirune barik.

Bihotza soldata on batek erosten du erraz.

 

Emakume kolonbiar batek astiro ekarri du

kafetegiko terrazara

gurpil-aulki batean

ondo orraztuta

garesti jantzita

urrez gainezka

dagoen burgesiako andre zaharra.

 

Ehun bat metrora, kale kantoian sartu berri,

emakume brasildar bat putetxera abiatu da,

ezpainak eta begiak oraindik makillatu barik,

urkamendira doanaren pausoez,

bere bihurguneen gainetik behartuko duen

irribarre sentsuala jantzi barik.

 

Gurutzea eta ezpataren kiratsa oraindik gure artean,

eta hala ere, ziur egon zaitezte,

Amerikaren triskantzan ibilitako

putakumeren baten andantzak

ospatuko ditugu

herri honetan

edozein egunetan,

putakume guztien izenean.

 

Ziur egon zaitezte.