Aingurak erreketan
Aingurak erreketan
2001, poesia
88 orrialde
84-95511-44-4
azala: Xabier Gantzarain
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2010, poesia
 

APOKALIPSIA

 

Euria ari du

itsaso berri bat gatzagatan sortzen

Egunero bi aldiz egiten du bidaia bera eguzkiak

ahitzeraino

 

Noe tabernetan lapurrak eta galtzaileak biltzen ari da

 

Airerik apenas geratzen zaigu biriketan

Erraietan lehorra eta uholdeen iragarpena

Mugiarazi ezin ditugun ontziak hondarretan

Nahiago dugu zango bat erauzi

segundo bat gutxiago biziko garela pentsatu baino

 

Erloju zaharrak konpontzen daramatzagu urteak

 

hitz gozoak eta

zure besoetara itzul gaitezkeen seinale bat

itxaroten

mundu zaharra estaltzera datorren

itsaso berriaren sorrera

itxaroten