Aingurak erreketan
Aingurak erreketan
2001, poesia
88 orrialde
84-95511-44-4
azala: Xabier Gantzarain
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2010, poesia
 

EZEKIELEN GENEALOGIA

 

Nire osabak esaten zuen

 

ze nire osaba hilda baitago

ahotsik gabe geratu zelako

eta ahotsik gabekoa ez da pertsona

 

gure herria harea gainean

eraikirik zegoela

eta euria egingo balu

hondoratu egingo ginatekeela

dena apurtuko litzatekeela

 

Eta hilak

eta berregin beharreko bizitzak

geratuko liratekeela

hondartza samingarri hartan

 

Aitona Sestaoko ontzioletara

lanera Salamancatik etorri

eta gasolindegi inguruan

finkatu zen lurrak dira horiek

 

Baina aitona ez da oraindik hil