Aurkibidea
EZTI USAINA
Konpromezurako eskaintza eta bidaiarako proposamena
Formula fisikoa: distantzia eta denbora
Artxipelagoa: kontinentearen hondarrak
Mihiaren azpiko trikuak eta aitorpen probisionalak
PAGADI BAT LANBROPEAN
Gartzen-ek lurra iraultzen erakutsi zigunekoa
Iheserako beste arrazoi batzuk
SUSTRAIAK ETA ADARRAK
Poeta ideal zaharrez oroitzen da
HELMUGA GABEKO BIDEA
HAREA ITSASERTZEAN
Marthak inguruneari buruzko irakurketa egin digu
Emaidazu trantsiziorako aukera bat lur berrian
Aurkibidea
EZTI USAINA
Konpromezurako eskaintza eta bidaiarako proposamena
Formula fisikoa: distantzia eta denbora
Artxipelagoa: kontinentearen hondarrak
Mihiaren azpiko trikuak eta aitorpen probisionalak
PAGADI BAT LANBROPEAN
Gartzen-ek lurra iraultzen erakutsi zigunekoa
Iheserako beste arrazoi batzuk
SUSTRAIAK ETA ADARRAK
Poeta ideal zaharrez oroitzen da
HELMUGA GABEKO BIDEA
HAREA ITSASERTZEAN
Marthak inguruneari buruzko irakurketa egin digu
Emaidazu trantsiziorako aukera bat lur berrian
AZKEN GUDAROSTEA
Kapitainak badaki zergatik aukeratu duten
eta azken itxaropena da eurentzat
Badaki gerraren egoerarik krudelenak
hurbilduko direnean
arima ahulduko zaiela soldaduei
etsaien artean ere elkar besarkatuko dutela
Zirku dramatiko honen domadore hautatu dute
jakinik inor gutxik behar dituela heroiak gaur egun
Gidariek ere nekez topatzen dute lan
anbulantzietan ez bada
Kapitainak ez du atzerako deirik egingo
Lehen armarik ez zenean
gorrotoak iraunarazten zituen
orain armak badituzte baina ametsik ez
ezintasunak eta beldurrak mantentzen ditu tinko
Kapitainak badaki ez dela galtzaileen historiarik
erresistentzi ahaleginak baizik
tigrearen azkurak direla eurenak
Egunsentiko erasoetan hil ziren lehen soldaduak
gero gosea hotza eta nekea etorri ziren
indefentsioa indartzera
Hasierako egunetan lurperatu egiten zituzten
hildako lagunak
ondorengoak lur gainean flotatzen uzteko
Batzuek euliak dituzte biriketan
besteak pagadian galdu ziren apropos
Soldaduak bizikletak bizkarrean dituztela doaz
maldan gora
Heriotzak markatzen ditu etsaiaren lerroak
eta kapitainak ez du atzerako deirik egingo